Zibersegurola: Gozatu bideojokoez eta bestelako pantailez gehiegizko erabilerarik egin gabe

Argitalpen-data: 

Cyberzaintza

#Zibersegurolak kanpainako balantza bateko plateren gainean dauden bi pertsonen marrazkia.

Udarekin batera datorren eguraldi ona eta eskolako oporrak deskonexio digitalerako eta bideojokoen eta online edukien ordezko aisialdirako beste modu batzuk aurkitzeko oso une baliotsuak dira. Ezin dugu ahaztu 10 gaztetik 9k “gamer-tzat” hartzen dutela bere burua, eta %40k, gutxi gorabehera, bideojokoetan jokatzen duela egunero. Hori da, behintzat, “Kontsumitu, sortu, jolastu. Gazteen aisialdi digitalaren panoramika” FAD Juventud Fundazioaren txostenak ondorioztatzen duena. Uda, gainera, familian jarduerak egiteko, komunikazioa sustatzeko eta pertsonen arteko harremanak berriz konektatzeko aukera bikaina da. 

Garrantzitsua da gogoraraztea pantailak gehiegi erabiltzeak adingabeengan osasun-arazoak, sozializazio-arazoak eta arazo kognitiboak sor ditzakeela. Hau da, maila fisikoan, ikusmen-arazoak, giharretako eta eskeletoko arazoak, sedentarismoa eta obesitatea eragin ditzake; maila sozialean, arriskurik nabarmenena isolamendua da, eta, maila kognitiboan, bulkadak identifikatzeko eta kontrolatzeko zailtasunak eragin ditzake. 

Horregatik, “Ziberrean, Zibersegurola” kanpainaren barruan, Pantallas Amigasekin batera sortu dugun infografia ikustera gonbidatzen zaitugu, online unibertsoaz eta bideojokoez gozatzeko kontuan hartu behar ditugun 5 aholku nagusiak ezagutzeko, zibersegurtasunean arreta jaitsi gabe eta osasuna zaintzeko beharrezkoa denarekin. Hemen deskargatu dezakezu. 

Zibermehatxuekiko esposizio handiagoa 

Online jokoen eta jokalari anitzeko plataformen gorakadaren ondorioz, erabiltzaileek inoiz baino arrisku handiagoa dute zibermehatxuen aurrean, hala nola online iruzurretarako, nortasunaren edo informazio pertsonalaren lapurretarako, ziberjazarpenerako eta malwarerako. Beraz, Interneteko segurtasuna-jardunbide egoki batzuk gogoratzea merezi du: 

  1. Pasahitz sendoak ezarri :karaktere berezien, zenbakien eta letren konbinazio bat erabili, beren igarpena zailtzen duena; ez erabili pasahitz bera gauza guztietarako, eta aldatu aldian-aldian.
  2. Bi urratseko autentifikazioa: ahal duzun guztietan, beste urrats bat aktibatu loginaren egiaztapenean, adibidez, bi urratseko autentifikazioa. Horrela, zailago izango da kontu lapurreta baten aurrean.
  3. Eskaintza handiez eta ezagutzen ez dituzun pertsonez ez fidatu: ez fidatu egiazkoak izateko baliotsuegiak diren oparien edo eskaintzen promesen aurrean, eta ez eman inori informazio pertsonala edo finantzarioa. Halaber, saiatu zure erosketak edo deskargak beti denda ofizialetan egiten.
  4. Identitatearen ordezpena: online identitate baten atzean edozein pertsona ezezagun ezkuta daiteke. Nortasuna edo kontuak lapurtzea Internetera konektatutako bitartekoan dagoen benetako arriskua da. Horregatik, jarraitu pasahitz seguruak ezartzeari buruzko gure gomendioei. Halaber, zure gailuak eta app-ak eguneratuta edukitzea eta ahal duzun guztietan antibirus bat erabiltzea gomendatzen dizugu.

Aurkitu hemen sare sozialetako zibersegurtasunari buruzko informazio guztia eta “Ziberrean, Zibersegurola” orria bisitatu, adingabeei zuzendutako zibersegurtasuneko beste eduki batzuk aurkitzeko. 

 

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured