'Ziberrean, Zibersegurola' kanpainaren gakoak Tele 7ko Agur Fakes saioko elkarrizketa honetan

Argitalpen-data: 

'Ziberrean, Zibersegurola' kanpainaren gakoak

Ingurune digitalen bidezko elkarrekintza soziala gure egunerokotasunaren parte da, eta, batez ere gazteengan, inoiz baino beharrezkoagoa da Interneten erabilera arduratsuan heztea, elkarrekiko errespetuan oinarritutako kultura digitala sustatuz. Gainera, ziberjazarpenari aurrea hartzea, detektatzea eta aurre egiten jakitea funtsezkoa da ziberbizikidetza digital positibo baterako. Horrela, “Ziberrean, Zibersegurola” kanpainaren gako batzuk gogoratu zituen gure zuzendariak, Javier Dieguezek, Tele7-ko Agur Fakes saioan egindako elkarrizketa honetan.

Besteak beste, honako hauek aipatu zituen: sare sozialetako emozioen kudeaketa positiboa, online errespetuaren garrantzia, datu pertsonalen erabilera desegokiaren arriskuak eta ingurune digitalean adingabeak babesteko, laguntzeko eta arreta berezia izateko beharra. Era berean, edozein erasoren aurrean salaketa jartzearen eta laguntza bilatzearen garrantzia gogorarazi zuen, baita ingurune digitalean ere.

Bideo osoa | Agur Fakes 'Interneteko elkarbizitza positiboa errespetutik eta enpatiatik hasten da' Javier Diéguez (leiho berri batean irekitzen da)

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured