Zoritxarretarrak, zorte txarra kontuz ibiliz saihestu daiteke

Argitalpen-data: 

Black Friday eta Gabonak direla eta, Cyberzaintzatik zibersegurtasuna sustatzeko kanpaina bat abiarazi dugu sare sozialetan.

Mota guztietako ezbeharrak jasaten dituen familia bat protagonista duten bideoen bidez, kanpainak online iruzurren eguneroko egoerak aurkezten ditu. Ikuspegi hurbil eta positibo batekin, “Zoritxarretarrak” (zorte txarra dutenak), online mehatxuak saihestu daitezkeela erakutsi nahi da, neurri batzuk hartuz gero. Pertsonaiak berak dira bere ustezko zorte txarrari buruzko hausnarketa egiten dutenak.

Kanpaina enpatiatik eta umoretik abiatuta, nabigazio seguruagoa eta arduratsuagoa sustatu nahi du.

Gure sare sozialak jarraitu eta ez galdu zure online erosketetarako funtsezko aholkuez betetako kanpaina dibertigarri hau! 

Ikusi kanpania

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured