Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiria, Cyberzaintzako zuzendari nagusi Javier Dieguezekin batera, Cyberzaintzako Administrazio Kontseiluaren bileraren buru izan da gaur goizean. Bilera horretan, besteak beste, 2024ko ekitaldiari buruzko balantzea egin da.
Bileran, urteko kontuak onartu eta sinatu dira, bai eta 2024ko ekitaldiko aurrekontua betetzeari buruzko memoria ere. Halaber, 2024ko Jardueraren Memoria onartu da.
Bileran, Cyberzaintzaren Plan Estrategikoari buruzko informazioa ere eman da, baita 2025erako ekintza-planaren berri ere. Horrez gain, joan den azaroan Administrazio Kontseiluak egindako azken bileratik izandako gertakari garrantzitsuenak errepasatu dira.