Javier Diéguez Cyberzaintzako Kontseilu Aholku-emailearen 2025eko lehen bileraren buru izan da

Argitalpen-data: 

Cyberzaintzako Kontseilu Aholku-emailea

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Kontseilu Aholku-emailearen urteko lehen bileraren ondoren, ongietorria eman nahi diegu bereziki hainbat diziplina eta esparrutan espezializatutako talde aholkulari honetako kide berriei: Inge Gorostiaga Luzarraga, LHko Sailburuordetzako Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria; Aitor Ercilla, Ertzaintzako Zibersegurtasuneko Koordinazio Burutza; eta Jon Ansoleaga Ugarte, SPRIko zuzendari nagusia.

Guztira 11 pertsona dira adituen batzorde hau osatzen dutenak, sektore publikokoak zein pribatukoak. Bilera horretan bertatik bertara Cyberzaintzaren Plan Estrategikoa, Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiari lotutako jarduera-planak eta Zibersegurtasunaren aldeko Euskal Akordioa ezagutu ahal izan dituzte.

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured