Joan den abenduan, 42 Urduliz Fundación Telefonicak "Olentzero 42- Christmas Hacking" jarduera antolatu zuen berriro, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Egunean zehar, zibersegurtasunaren arloan sakontzeko aukera paregabea izan zuten, Olentzerori lapurtutako pasahitza berreskuratzeko jarduera baten bidez. Bitartean, helduek, gure lankidea den Raquel Ballesterosek eskainitako hitzaldian zibersegurtasunarekin lotutako familientzako baliabide erabilgarriak ezagutu zituzten.
Taldean, zibererasoari aurre egin ahal izan genion, eta Euskadi osoak Gabon zoriontsuak izan zituen.