'Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin' jardunaldia.
Ekitaldiaren deskribapena
Gaur, azken boladan garrantzi berezia hartu duen gai bati buruz hitz egin da “Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin” jardunaldian (Grupo SPRI antolatutako jardunaldia).
Gure zuzendariak, Javier Diéguez-ek, bateratze-lan interesgarri honetan parte hartu du, Zibersegurtasunaren Euskal Estrategia Euskadiko azpiegitura estrategikoen babesean nola aplikatzen den azaltzeko zertzelada batzuk emanez. Bere hitzaldian honako hauek nabarmendu ditu:
- Europako NIS2 zuzentarauaren eraginpeko 18 sektoretara hedapena.
- Zibersegurtasunari Laguntzeko Plana, Laguntza Integraleko Planaren elementu gisa.
- Autobabeserako Euskal Arauaren bilakaera, lurraldeko autobabes-planek jarraipen-planak barne har ditzaten.
- Zibersegurtasuneko larrialdien aurrean Euskadik duen babesa planifikatzea eta Babes Zibileko Planarekin lotzearen garrantzia.
- Zibersegurtasuna arrisku gisa sartzea Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorrean.
Jardunaldian, gainera, “made in Euskadi” eskaintza teknologikoa eta gure segurtasun-industriaren lehiakortasuna indartzeko erronkak eta aukerak aztertu dira.
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Hitzaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -