"Hirien adimen eraldatzailea" jardunaldia

Javier Diéguezek Bilbao Urban and Cities Design-ek antolatutako "Hirien adimen eraldatzailea" jardunaldian

oan den ostiralean Hirien Munduko Eguna ospatu zen eta, testuinguru horretan, gure zuzendari Javier Diéguezek Bilbao Urban and Cities Design-ek antolatutako "Hirien adimen eraldatzailea" jardunaldian parte hartu zuen EDE Fundazioan. Teknologiak eta zibersegurtasunak eskutik helduta egin behar dute aurrera, eta alderdi hori Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiaren jarduera-ildoetan islatzen da. Alde batetik, eta hirien eremuan, eraldaketa digitalaren potentzial handiak hashtagGJH-ak bultzatzeko eta betetzeko funtsezko alderdietan gaitasunak zabaltzea dakar, eta, aldi berean, baliabideak eskuratzeko aukera demokratizatu eta deszentralizatzen du. Bestetik, demokratizazio horrek zibermehatxuekiko esposizioa areagotzen du.

Javierrek, "Zibersegurtasuna: hiri adimentsu seguruentzako zerbitzu publikoa" izeneko hitzaldian, Euskadiri ziber-arriskuen aurkako babes egokia emateko eta euskal gizartea eraldaketa digitalaren aurrean ahalduntzeko beharra azpimarratu zuen. Hori lortzeko, sektore publikoa, enpresa-sarea eta herritarrak Estrategian sartuta daude.

Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiaren lau ardatzak zehatzago ezagutu nahi badituzu, kontsultatu esteka hau: https://lnkd.in/dHZuYFEw

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured