Trafiko Jardunaldia 2025 "Mugikortasun berria, arazo zaharrak"

Javier Diéguezek, "Zibersegurtasuna bide-segurtasunaren zerbitzura" izeneko hitzaldian

Teknologia leku batetik bestera ibiltzeko dugun modua aldatzen ari da, eta horri buruz hitz egiten ari dira gaur goizean aurtengo Trafiko Jardunaldian, izenburu honekin: "Mugikortasun berria, arazo zaharrak". Ibilgailuak, errepideak eta garraioaren eremuko beste elementu batzuk konektatuta daude orain, eta, sare batera konektatuta dauden teknologia guztiek bezala, zibereraso bat jasan dezakete, eta, beraz, sistema horiek babesteko mekanismoak ezarri behar dira.

Gure zuzendari Javier Diéguezek, "Zibersegurtasuna bide-segurtasunaren zerbitzura" izeneko hitzaldian, mugikortasuna osatzen duen ekosistema honetako arrisku nabarmenenak azaldu ditu, baita gehien ustiatzen diren kalteberatasunak ere. Arau-esparru berriari buruz ere hitz egin du, jokoaren arauak aldatzen ari baitira, hala nola UNECE R155 eta R156 arauak. Arau horiek ibilgailuei buruzko araudia harmonizatzeko sortu ziren, eta zibersegurtasun-baldintzak ezartzen dituzte, produktuaren diseinutik eta garapenetik hasi eta ibilgailu berrietan saldu osteko arriskuak zaindu eta arintzeraino.

Azkenik, azken gogoeta bat utzi du. Gero eta ibilgailu konektatuagoak dituen eszenatoki batean, ibilgailua kontrolatzen duen softwarearen eta konektatzen den sistemen mende... Nork ditu nire segurtasuneko giltzak?

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured