Nola aktibatu babeskopiak MAC OSX 10.14en?
Mac OSX-k babeskopiak egiteko aukera dauka Time Machine tresna erabiliz. Tresna hau Apple-k garatutako softwarea da, sistema eragilean barneratuta datorrena, eta beraz ez da beharrezkoa instalatzea.
Time Machine-ra sartzeko eta horrela babeskopia automatikoak aktibatzeko honako urratsak egin behar dira:
-
Pantailaren goialdean eta ezkerrean dagoen Apple ikonoa hautatu eta ondoren “Sistemaren hobespenak”.
- Hor sartutakoan, “Time Machine” aukera hautatu behar da:
- Ondoren Time Machine-ren interfazea agertuko da:
- Pantaila horretan adierazten da Time Machine-k egingo dituen babeskopia motak eta zenbatean behin egingo diren.
- Kopia bat egiteko memoriaren kanpo unitate bat konektatu beharko da, bertan kopia egiteko, eta ondoren aukeratu Babeskopiaren diskoaren hautaketa.
- Ez da beharrezkoa kanpo unitate hori hutsik egotea, baina aski leku libre izan behar du kopia egiteko. Gainera, kopia egiterakoan datuak ez dira galtzen.
- Azkenik, aktibatu beharko da “Babeskopia automatikoa” aukera. Horrela lortuko da prozesua automatizatzea.
Orain eman dezagun akats batez ordenagailuan eskuragarri zeuden datu guztiak galdu direla eta babeskopia horiek erabili behar direla informazio guztia berreskuratzeko. Zer urrats egin behar dira berreskuratzeko?
- Lehenik Mac-a itzali egin beharko da eta behin itzali ondoren, pizteko tekla zapaldu behar da eta berehala ⌘ + Rteklak batera sakatu behar dira.Tekla konbinaketa honi esker, pantailan agertuko dira macOSren utilitateak
- Backup bat leheneratzeko honako aukera hautatu beharra dago: “Time Machine-ko babeskopia batetik leheneratu”. Eta ondoren jarraitu:
- Sistemak automatikoki egingo du bilaketa bat eta babeskopiaren bat daukaten gailuak erakutsiko ditu.
- Nahi dugun babeskopia daukan gailua hautatu beharko dugu.
- Gailua hautatu ondoren, bertan eskuragarri dauden backup ezberdinak erakutsiko dira, dataren arabera ordenatuta:
- Leheneratu nahi dugun kopia hautatu ondoren eta jarraitzeko gezian sakatu eta gero, helburuko disko gogorra hautatzea eskatuko zaigu, hau da, non gordeko den leheneratuko den informazio guztia (non itsatsiko den kopia).
- Leheneratzeak sistemenak nahiz fitxategien karpetenak izan daitezke. Puntu honetan garrantzitsua da kontuan hartzea leheneratzea egin baino lehen helburuko disko gogorrean eskuragarri zegoen guztia ezabatu egingo dela, eta beraz kontuz ibili beharra dago helburua hautatzerakoan.
- Azkenik, babeskopiaren berrinstalazioa amaitzeko falta den bakarra Mac-a berrabiatzea da.