Nola ezabatu erabiltzaile kontuak MAC OSX 10.14en?
Mac-eko erabiltzaile kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:
- “Sistemaren hobespenak” atalera sartu eta “Erabiltzaileak eta Taldeak” panela ireki. Sortutako erabiltzaile guztien zerrenda agertuko da bertan:
-
Kontu bat ezabatzeko, ezkerreko zerrendan ezabatu nahi den kontuaren gainean klikatu eta minus ikonoa hautatu (“- “, zerrendaren behealdean). Ohartarazpen bat agertuko da:
- Mac erabiltzaile bakoitzak karpeta bat dauka eta bertan gordetzen dira bere datu guztiak. Horregatik, erabiltzaile kontua ezabatzean karpeta horrekin zer egin nahi den aukeratzen uzten du.