Nola aktibatzen da autentifikazio bikoitzeko faktorea (2FA) Amazonen?
Amazon salmentetan webgune liderretako bat da mundu osoan eta bere erabiltzaileen kontuak babesteko autentifikazio bikoitzeko faktorea dauka. Aukera honetara sartzeko honako urratsak jarraitu behar dira:
- Amazoneko kontuan sartu. “Saio hasiera eta segurtasuna” dioen aukeran klikatu.
- Bertara sartutakoan “Bi urratseko egiaztapenaren konfigurazioa”-ren aukera hautatu beharra dago. Aukeratu “Editatu”.
- Aukera hori hautatu ondoren, egiaztapen autentifikatzaileak erregistratuta daudela erakutsiko da, hau da, Google Authenticator edo Microsoft Authenticator bezalako aplikazioak.
- Autentifikazioa app horien bitartez egin nahi den aukeratu ahal izango da, edo bestela telefono zenbaki baten bidez:
- Nahi den aukera hautatu ondoren, Amazonen saioa hasten den bakoitzean app-ak sortutako kodea edo adierazi den telefono mugikorrera bidalitakoa eskatuko da.