Socinfo Digital 2026 saria
Ekitaldiaren deskribapena
Zibersegurtasuneko Jarraitutasun Planak tresna estrategikoak dira funtsezko sistema teknologikoen eta sistema sentikorren erresilientzia indartzeko, informazioa babesteko eta zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko, batez ere segurtasunerako eta herritarren arretarako eremu kritikoetan.
Plan horiek Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bultzatu ditu Cyberzaintzarekin batera, 2024ko ekainaren 7ko Aginduaren esparruan. Agindu horrek autobabesari buruzko euskal araudiaren mendeko jarduera jakin batzuetarako plana egitea arautzen du.
Lan horren ondorioz, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascok Socinfo Digital “IKT Larrialdiak” saria jaso du, Zibersegurtasun eta Datuaren babesa kategorian. Gaur, gure lankide Joseba Enjutok, Cyberzaintzako Auditoria eta Arriskuaren Gobernuko zuzendariak, saria jaso du.
Eskertzen dugu aintzatespen hori, eta harro gaude; izan ere, balioa ematen dio Euskadik zibersegurtasuna larrialdi-sistemetan eta funtsezko zerbitzu publikoak ematean funtsezko elementu gisa integratzeko duen konpromisoari.
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Hitzaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -