Bizikidetza positiboa izateko, zalantzarik gabe, badira idatzi gabeko baina ezagutzen ditugun arau batzuk, elkarrekiko errespetuan, elkartasunean, tolerantzian, inklusioan eta enpatian oinarritzen direnak. Eta Interneten, elkar hobeto ulertzen laguntzen diguten arau etikoen multzo horri Netiketa esaten zaio. Gaur, Adiskidetasunaren Nazioarteko Egunean, ulermenaren, elkarrekiko errespetuaren, tolerantziaren, berdintasunaren eta elkartasunaren balio horiek sustatu nahi ditugu, jokabide-kode digital honen bitartez.
Netiketaren bidez, Interneten erabilera arduratsuan sentsibilizatu nahi dugu, ingurune digital seguruago bat sustatzeko, mundu fisikoko arau etiko berberei jarraituz: besteak errespetatu, gatazkak saihestu eta jarrera iraingarriak baztertu.
Netiketa zabaltzen lagundu
Interneten giro segurua eta errespetuzkoa sustatzea erabiltzaile, pertsona heldu eta adingabe guztien esku dago, eta lankidetza lana da. Gaur, inoiz baino gehiago, Netiketaren bidez arau etikoak zabaltzen lagundu.
“Ziberrean, Zibersegurola” kanpainaren barruan partekatu ditzakezun material bisual batzuk eta Netiketari buruzko bideo bat proposatzen dizkizugu. Familia osoak parte hartzen du, aurrez aurreko harremanetan erabiltzen den zuhurtzia eta errespetu bera, ingurune birtualetan ere erabiliz; jarrera onak zorionduz eta adingabeak akatsak egiten dituztenean zuzenduz.
Hona hemen Netiketaren bidez laburbiltzen diren aholku batzuk:
- Beste pertsona batzuk agertzen diren irudiak errespetatu: beste pertsona batzuek igotako argazkiak edo horiek agertzen diren argazkiak etiketatu aurretik baimena eskatu. Zabaldu aurretik ziurtatu baimena duzula eta ez erabili engainua etiketatu edo zabaldu aurretik. Gauza bera gertatzen da modu pribatuan partekatutako informazioarekin.
- Zure pribatutasunaren eta intimitatearen errespetua erraztu: ingurune digitalean partekatzen duzunaz jabetuz. Zure kontaktuei ere, batez ere berriei, zure pribatutasuna nola erabili nahi duzun jakinaraztea gomendatzen dizugu, adibidez, noiz etiketa zaitzaketen edo zein baldintzatan ez.
- Errespetuzko eduki positiboak: etiketak eta edukien sorkuntza edo iruzkinak modu positiboan erabili, inoiz ez beste pertsona batzuk iraintzeko, umiliatzeko edo kaltetzeko. Horregatik, kritikak zuhurtziaz adierazi.
- Kontu ezezagunen aurrean zuhur jokatzea gomendatzen dizugu: ez da beharrezkoa, ezta nahitaezkoa ere, adiskidetasun-eskaera eta kontuetarako, ekitaldietarako edo taldeetarako gonbidapen guztiak onartzea. Hori egin aurretik, kontu horien edukia berrikusi, zurekin duten harremana, eta aztertu noizean behin zure kontu sozialen pribatutasun-konfigurazioa.
- Eduki bat desegokia bada, salatu, modu justifikatuan: egokia ez den eduki bat antzematen duzunean, post edo iruzkin formatuan, kanal sozialetan dauden tresnen bidez salatu. Salaketa hori beti justifikatua egon behar da, “spam” salaketa bidegabea saihestu, behar bezala parte hartzen dutenei kalterik ez egiteko.
- Internetek bere hizkuntza propioa du, ezagutzera animatzen zaitugu: adibidez, letra larriz idaztea oihu egitea bezala interpreta daiteke. Gainera, interesgarria da kontuan hartzea aurrez aurreko komunikazioaren zehaztasunak kanal digitalean galtzen direla. Horregatik, eskura dituzun baliabideak erabiltzea gomendatzen dizugu, hobeto adierazteko eta gaizki-ulertuak saihesteko (emojiak, gifak, marrazkiak, sinboloak eta abar dituzu).
- Zerbaitek haserretu bazaitu eta emozioak agerian badituzu, lasaitu: asko haserretzen zaituen edo zure emozioak agerian jartzen dituen zerbait irakurtzea gerta liteke. Egoera horien aurrean, mantsotu eta lasai egon arte itxaron erantzun aurretik. Horrela, modu lasaian eta ez bortitzean erantzun ahal izango duzu; batzuetan, bigarren aldiz irakurtzean, irakurri ez dituzun xehetasunak antzematen dituzu. Jendaurrean, besteekin errespetuz jokatu. Garrantzitsua da, halaber, plataforma digital bakoitzaren erabilera-arauak irakurtzea eta ezagutzea.
Aurkitu hemen Netiketari buruzko informazio gehiago eta “Ziberrean, Zibersegurola” orrialdea bisitatu, adingabeei zuzendutako Interneteko eta sare sozialetako beste segurtasun-eduki batzuk aurkitzeko.