Andaluziako Agentzia Digitaleko ordezkariek Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren instalazioak bisitatu zituzten Miñaon. María Perez, ADAko Estrategia Digitaleko zuzendari nagusia, Raúl Jiménez, ADAko zuzendari kudeatzailea eta Sergio Gómez, Sandeteleko zuzendari kudeatzailea izan ziren Iñigo Robredo, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Digitala eta Autogobernua Saileko estrategia digitaleko zuzendariarekin batera, Asier Sáez de Bikuña Ejie-ko zuzendari nagusiak antolatutako bisitan.
Lan bileran, bi erakundeen estrategiak eta erronkak bateratu ziren, eta esperientziak partekatzeko bide berriak ireki ziren. Javier Diéguez, Cyberzaintzako zuzendari nagusiak Zibersegurtasuneko Euskal Zentrotik Agentziaren sorrerarainoko bilakaera, egungo erronkak eta zibersegurtasuneko euskal estrategiaren hedapena azaldu zituen.