
Ziber-krisi baten simulakroa egin genuen, Euskadiko zibersegurtasunerako erakundearteko mahaia osatzen duten 13 organismoen parte-hartzearekin.
Cyberzaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia, nortasun juridiko propioa duen erakunde publikoa da, Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzeak eragindako mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortua.
Agentzia Euskal Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren barruan kokatzen da, Euskadiko zibersegurtasunaren eremuko arriskuei modu globalean aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak izanez, azpiegitura sentikorren eta herritarren eta enpresen babesari arreta berezia jarriz, etengabeko sentsibilizazioaren bidez eta horiek babesteko gaikuntzaren bidez. 3 jarduera-eremu nagusi ditu:
Ziberkrimena jazartzeko Ertzaintzaren ekintzari lagundu, modu horretan herrialdeko azpiegitura sentikorrak babestuz.
Euskal sektore publikoko azpiegitura digitalen funtzionamendu egokia zainduko dugu, sektore publikoarekin koordinatuta.
Cyberzaintza, Basque CyberSecurity Centre (BCSC) zenaren bilakaera naturala da, eta zibersegurtasunaren aplikazioarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzeko egindako lanarekin jarraituko dugu, sektorea indartuz eta Euskadi nazioartean kokatuz.
Agentziak Administrazio Kontseilu bat du, 16 pertsonaz osatua eta Segurtasun Saileko arduraduna buru duena. Presidenteordetza Ekonomiaren Garapen Saileko arduradunari dagokio, eta, besteak beste, foru aldundietako, hiru hiriburuetako udaletako eta EUDELeko 14 kide ditu.
Halaber, hainbat diziplinatan adituak diren hamaika pertsonak osatutako Kontsultarako Kontseilu baten laguntza du. Hauek arlo publikokoak zein pribatukoak dira, eta Cyberzaintzako zuzendari nagusia dute buru.
Maila lokalean lerrokatzen gara zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sarearekin eta Eusko Jaurlaritzako eragile publiko funtsezkoekin (EJIE, Ertzaintza, Hezkuntza Saila, Izenpe, DBEB, etabar), bai eta Euskadin lan egiten duten profesionalen, enpresen eta herritarren elkarte ugarirekin ere. Estatu eta nazioarte mailan zibermehatxuen aurrean erantzun bateratu eta koordinatua ematera zuzendutako beste erakunde batzuekin lanean dihardugu, eta inbertsioa erakartzeko eta zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren sustapena egiteko beste jarduera batzuk ere egiten ditugu.
Eusko Legebiltzarrak onartutako ekainaren 29ko 7/2023 Legeak Cyberzaintzaren sorrera jasotzen du, euskal sektore publikoan zibersegurtasuna sustatzeko eta koordinatzeko.
2024-2029 aldirako diseinatutako estrategiaren helburua da Euskadi herrialde ciber-erresiliente bihurtzea, bere Administrazio Publikoa eta enpresa-sarea babesteko gaitasunekin, gizartean eraldaketa digitala sustatuz.