Cyberzaintza Sektore Publikoko Auditoretza Teknikoko Organo izendatu dute

Argitalpen-data: 

CCNk Cyberzaintza auditoria teknikoko erakunde gisa aitortu izanaren ziurtagiria

CCN-CERT Centro Criptológico Nacional erakundeak hashtag#Cyberzaintza Sektore Publikoaren Ikuskaritza Teknikorako Organo (OAT) izendatu du, Euskadiko administrazio publikoetan Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) betetzen dela ziurtatzeko.

Aintzatespen hori oso mugarri garrantzitsua da Euskadirentzat, gure zuzendariak Javier Diéguezek adierazten duen bezala: “Ziurtapen-gaitasun propioa izateak aukera ematen digu Euskadiko erakundeen heldutasuna modu hurbilago, jarraituago, ordenatuago eta homogeneoagoan neurtzeko Segurtasun Eskema Nazionala betetzeari dagokionez. Horrela, bere informazio-sistemen eta euskal gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuen babes-maila pixkanaka areagotzera bideratutako hobekuntza-bideak identifikatuko dira.”

Gainera, prozesu hori euskaraz ere egin ahal izango da, gure administrazioen errealitate instituzionala eta linguistikoa kontuan hartuta.

Lanean jarraitzen dugu Euskadiko sektore publikoaren zibersegurtasuna indartzeko eta herritarrentzako funtsezko zerbitzuak hobeto babesteko.

Informazio osoa hemen irakur dezakezu.



Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured