
Prentsa aretoa
Cyberzaintza erakundeak prentsa material osoa eskaintzen du, bai webgune honetan argitaratutako prentsa-oharren historikoa, baita jarduera-txostenak, multimedia galeriak eta prentsan agertu garen kasu guztiak ere.

2025 Urteko jarduera txostena

Cyberzaintza nortasun-eskuliburua
Argazki bildumak
-
-
CyberLehia antolatzearekin, Eusko Jaurlaritzak bi helburu estrategikori erantzuten die: batetik, Lanbide Heziketako ikasleen talentua aitortzea eta bultzatzea, eta, bestetik, zibersegurtasuna lehentasunezko esparru gisa kokatzea, prestakuntza espezializatua eta etengabeko eguneratzea eskatzen duen heinean. Era berean, Cyberzaintzak, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak, ekitaldi hau egitea bultzatu du beste urte batez, datozen urteetan Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzeak dakartzan mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egingo dieten profesionalak prestatzeko.
-
CyberCommander CyberCommander ekintzan sartzeko prest dago. Kontzientziazio-programa berezi baten hasiera da, eta helburua da inplikatutako alderdi guztiak ?bezeroak nahiz hornitzaileak? koordinatzea industrian zibersegurtasun-gorabehera bat gertatzen denean.
-
Hackeo batek estuasunean jarri ditu Olentzero eta Mari Domingi, Cyberzaintzaren eta 42 Urdulizen jarduera batea Hirugarren urtez jarraian, Cyberzaintzak, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziak, Olentzero 42 Christmas Hacking jardueran parte hartu du. Jarduera hori Cyberzaintzak eta 42 Urduliz Bizkaia Telefónica Fundazioak antolatzen dute. Zibersegurtasuna ardatz duen eta familiei zuzenduta dagoen jardunaldi horretan, etxeko txikiek Olentzerori eta Mari Domingiri lagundu diete hackeatutako pasahitza modu dibertigarrian eta didaktikoan berreskuratzen
-
Cyberzaintza Administrazio Kontseilua Gaur, Cyberzaintzako Administrazio Kontseiluak ongietorria eman die kide berriei, lehendakari berriarekin, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuarekin eta lehendakariordearekin, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin hasita. Joana Egiluz, Jaione Ganzarain, Agustin Zubillaga Rego, Xabier Iridoy Olaizola, Iñigo Robredo Guinea eta Idoia Berasain izango dira batzordekide.
-
2024 Bartzelonako Zibersegurtasun Kongresua Aste interesgarria Barcelona Cybersecurity Congress 2024an. Agència de Ciberseguretat de Catalunyari esker, Cyberzaintza Euskaditik kanpo ikusarazi ahal izan dugu, eta zibersegurtasunaren arloan egiten dugun lana erakutsi. Eta, beste batzuetan bezala, harro egoteko modukoa da gure euskal ekosistemako zenbait ciber enpresarekin bat egin ahal izatea, haiek ere Bartzelonara joan baitira beren proiektu disruptiboenak erakustera.

Gaurkotasuna
Zibersegurtasunean egunean egon zaitezen eta azken joeren xehetasunik gal ez dezazun.

Jarri gurekin harremanetan
Kazetaria bazara eta informazio zehatza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.