Euskadiko erresilientzia instituzionala entrenatzeko zibersegurtasun jazoeraren simulakro baten buru izan da Cyberzaintza

Argitalpen-data: 

Euskadiko erresilientzia instituzionala entrenatzeko zibersegurtasun jazoeraren simulakro baten buru izan da Cyberzaintza
Atzo ziber-krisi baten simulakroa egin genuen, Euskadiko zibersegurtasunerako erakundearteko mahaia osatzen duten 13 organismoen parte-hartzearekin. Ariketa honen helburua, parte-hartzaileei beharrezko tresnak emanez, zibersegurtasuneko jazoera bat dagoenean zer gertatzen den eta horrelako egoeren aurrean nola erreakzionatu behar den ulertu ahal izateko sen, betiere taldeen prestaketa ziurtatuz.

Simulazioak 3 orduko iraupena zuen, eta udal baten itxurazko agertoki bat irudikatzen zuen, haren zerbitzuak, barne-antolaketa eta azpiegiturak zehaztuz. Parte-hartzaileek “denbora errealean” jaso zuten eraso bati buruzko informazioa, eta erabakiak hartu behar izan zituzten zerbitzuak berreskuratzea lehenesteko, herritarrei jakinarazteko eta beste erakunde batzuekin koordinatzeko.

Ariketak erakundeak lankidetzan aritzea eta elkarrekin prestatzea zibererasoen aurrean oso garrantzitsua dela Euskadiren erresilientzia indartzeko azpimarratzen du, eta ekintza koordinatua erabakigarria dela erakundeak eta herritarrak babesteko nabarmentzen du.

Gure zuzendari Javier Dieguezen adierazpenei buruzko bideoa ikusi dezakezu esteka honetan.

Eta informazio gehiago hemen jaso.

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured