Gaur goizean Cyberzaintzako Administrazio Kontseilua ospatu da, Segurtasuneko Sailburua den Bingen Zupiria eta gure zuzendaria den Javier Diéguez buru zirela. Bilerak Euskadiko Zibersegurtasunaren Agentziari buruzko informazioa eguneratzeko aukera eman du, azken kontu-ikuskaritzaren behin betiko txostenen banaketarekin. Gainera, Aholku Batzordeak ekainaren 19an egindako bileraren balantzea partekatu da.
Halaber, hurbilen dauden akordioetarako proposamenak ere aurkeztu dira: Agentziaren Estatutoen aldaketaren proposamena eta 2026rako aurrekontuen aurreproiektua.
Koordinaziotik eta lankidetzatik lanean jarraitzen dugu Euskadin zibersegurtasuna indartzeko.