Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusiarekin batera, Euskal Zibersegurtasun Agentziaren Administrazio Kontseiluaren bileraren buru izan da gaur goizean. Landutako gaien artean, nabarmentzekoa da 2026rako SPRIrekin indarrean dagoen hitzarmena luzatu izana.
Bileran, halaber, 2027rako aurrekontu-proiektua eta jardueren plan orokorra aurkeztu dira, eta Euskadiko Zibersegurtasun Estrategiaren eta Zibersegurtasunaren aldeko Euskal Itunaren aurrerapenak aztertu dira. Azken horri dagokionez, Batzorde Estrategikoko batzordekideak zehaztu dira, eta ituna 2027ko lehen hiruhilekoan sinatzea aurreikusten da.