Javier Dieguezek zuzendu du Cyberzaintzako Aholku Batzordea

Argitalpen-data: 

Cyberzaintzako Aholku Batzordea osatzen duten kideen argazkia, bilera-mahai baten inguruan eserita

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Aholku Batzordearen azken bileran, gure zuzendari Francisco Javier Diéguez Barriocanal buru zela, azken hilabeteetan garatutako hainbat lankidetza aztertu eta balioan jarri dira.

Beste gai batzuen artean, Batzordeko kideekin egindako bi lankidetza aipatu dira: Hezkuntza Sailarekin batera antolatutako Cyber Lehia ekitaldia eta AVPDrekin elkarlanean sektore publikoko erakundeentzako gertaerei erantzuteko gida prestatzeko lana. Halaber, Cyberzaintzak eskuratutako aintzatespena nabarmendu da, CCN-CERTek euskal sektore publikorako ENSren Ikuskaritza Teknikoko Organo gisa aitortu baitu.

Aholku Batzordea hainbat diziplinatako 13 adituek osatzen dute. Arlo publikotik zein pribatutik datoz, eta Agentziaren gobernu-organoei aholkularitza ematen diete.

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured