Euskal LHk zibersegurtasunaren arloan duen potentzial guztia zabaldu du 2025eko Cyberlehia finalean

Argitalpen-data: 

Iratxe Martinek, Cyberzaintzako Estrategia Zuzendariak, sariak talde irabazleei banatzeko pribilegioa izan du.

Joan den urteko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Cyberlehia zibersegurtasun txapelketa bueltan da. Bertan, Lanbide Heziketako 30 ikastetxetatik datorren euskal talentuak ikasitakoa praktikan jartzen du eta taldean lan egiten du lehiaketaren faseetan proposatutako erronkak gainditzeko. Finala gaur, apirilak 3, jokatu da Bilbon eta gure lankidean den Iratxe Martinek, Cyberzaintzako Estrategia Zuzendariak, sariak talde irabazleei banatzeko pribilegioa izan du.

Erakunde eremutik zibersegurtasuneko talentua babestea eta sustatzea oso garrantzitsua da trebakuntza-premia handiak dituen sektore bat garatzeko, baina, era berean, profesional gazteentzako benetako garapen-aukera oparoak eskaintzen dituena. Parte hartze errekorra hautsi duen edizio honetan, 450 parte-hartzaile baino gehiagorekin, CTF (Capture the Flag) motako 60 erronka baino gehiagoko kanporaketa fase guztiak igaro dituzte, eta lehiatutako final honetara IES Zubiri Manteo BHI, CIFP Txurdinaga LHII eta CPIFP Egibide LHIPI/CPIFP MGEP LHIPItik etorritako taldeak iritsi dira.

Lehiaketaz gain, zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioak protagonismo handia izan du, Vicomtech zentro teknologikoko Igor Pallinren “NewGame+” El camino después de la FP eta SIAko Eneritz Azqueta eta Loinaz Merinoren Aterrizando en ciberseguridad:expectativa vs realidad bezalako hitzaldien bidez; eta Cikautxoko ikasle ohia eta Cyberlehiaren iazko edizioko finalista den Maite Gallastegik, Durangoko Maristako Iratxe Lejarretak, Tknikako Paulino Insaustik eta Cokautxoko Jon Puertasek LHri eta ziber ekosistemari buruzko parte hartu duten mahai-inguru baten bidez. Aldi berean, bi tailer tekniko egin dira Ayesa eta Tarlogiceko zibersegurtasuneko espezialisten eskutik.

Zibersegurtasuneko enpresentzat ere ez da lekurik falta izan. Hain zuzen ere, Cyberlehiaren baitan dago enpresen, aukera profesional berrien eta ikasleen arteko harreman-puntu bezala lagundu ahal izatea; alde batetik, sektorean belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzea, eta, bestetik, berriak irekitzea.

Eguna amaitzean, IES ZUBIRI MANTEO BHI zentroko admin’ OR ‘1’=’1 izan da azkenean lehen saria eskuratu duen taldea, ondoren CIFP Txurdinaga LHIIeko h4ckTXok0, CPIFP Maristak Durango LHIPIeko info.php, ZUBIRI MANTEOko BAGU eta, azkenik, bosgarren postuan, CPIFP Egibide LHIPIeko , B1t-Cr4ack3r$ taldea.

Cyberzaintzatik, parte hartu duten baina azken fasera iritsi ez diren taldeak animatu eta motibatu nahi ditugu, lehiaketatik haratago garatzen eta ikasten jarraitu dezaten, zibersegurtasunak etorkizunerako plan bat eskaintzen baitie. Halaber, zoriondu nahi ditugu helmugara lehen postuetan iristeko oztopo guztiak gainditzea lortu dutenak. Cyberlehia mundu profesionalean aurkituko dutenaren irudikapen txiki bat da, eta bertan ere erronkak eta oztopoak izango dituzten beren zuhurtasunarekin, sormenarekin eta ezagutzekin gainditu beharrekoak. Beraz, ahalegintzen eta ikasten jarraitzera animatzen ditugu ere.

Berriz ere zoriondu nahi dugu Cyberlehia, zibersegurtasuna talentutik sustatzeagatik.

Eta, bide batez, zibersegurtasuneko irteera profesionalak ezagutu nahi dituztenei gogorarazi nahi diegu informazio gehiago dutela gure ikasleentzako atalean.

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured