Euskadirako 5G proiektua

19 enpresak eta erakunde publiko nahiz pribatuk osatutako ekimena da, hiru Parke Teknologikoetan 5G sare erreal bat hedatzeko eta antolatzeko xedearekin. Horrez gain, 9 erabilpen kasu burutuko ditu produktuen eta zerbitzuen merkaturatze aurreko garapenera zuzenduak, mugikortasun, energia, industria, zibersegurtasun eta Sareko zerbitzuen alorretan.

5G teknologiaren proiektu pilotua

Euskadirako 5G proiektu pilotua 5G teknologia pilotuen Proiektuen Bigarren Deialdian kokatzen da, Red.es-ek bultzatua Transformazio Digitalerako eta Ekonomia Gaietarako Ministerioaren 5G Plan Nazionalaren eta Lurralde Adimendunen Plan Nazionalaren barnean.

Hori garatu ahal izateko enpresen, berrikuntza zentroen eta erakunde publikoen ekosistema bat sortu da, eta horientzat proiektu honek erronka bateratua suposatzen du.

30 hileko iraupena

7,1 milioi euroko inbertsioa

2,2 milioi euroko dirulaguntza

Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez aldi berean finantzatua

Laguntzaileak

5Gk Euskadirentzat duen garrantzia

Euskadirako 5G proiektuak enpresa guztiei lagunduko die, salbuespenik gabe, trantsizioa egiten ekoizpen prozesu eraginkorretara, 4.0 soluzio teknologikoetara eta zibersegurtasunera. Azken finean, Euskadiren eraldaketa digital erreal eta jasangarrira, arrakala digitala murriztuz eta gizarte kohesioan lagunduz.

5G proiektuaren erabilera kasuak

  • Sektore elektrikoan 5G sarearen hedapena.
  • Bistaratze areagotua eta operadoreen urruneko laguntza.
  • Ibilgailuetarako entretenimendu masiboaren banaketa.
  • Flotetako bideozaintza eta 5G banda zabala bidaiarientzat.
  • Mehatxuak moldekatzea eta gako adierazleak 5G sareetarako.
  • OMV eta OMR + Roaming nazionala.
  • FWA (Fixed Wireless Access).
  • Produkzio prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea.
  • Mugikortasunerako ibilgailuen mantentze lanak.

Cyberzaintzak lideratzen dituen zibersegurtasunaren erabilera kasuak: Mehatxuak moldekatzea eta gako adierazleak 5G sareetarako

Zibersegurtasunaren erabilera kasuaren helburua da gainerako erabilera kasuetarako gaitzaile modura jokatzea. Horietako bakar batek ere ezingo du arrakasta komertzialaren gutxieneko maila bat lortu zibersegurtasuna bermatuta ez badago, datuen edo parte hartzen duten pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketen ahultasunak baldin badaude.

Pilotuan hainbat jarduera garatuko dira, inplikatuta duden zibersegurtasunaren alderdi ezberdinei heldu nahian, 5G sareen hedapenetik eta Edge, Fog eta sareen birtualizazio kontzeptuekin zerikusia duten arazoetatik hasi, eta erabilpen kasu ezberdinen arazo berezietaraino. Paperean egindako azterketetatik, erabilpen kasuei buruzko praktika esperimentatzeraino.

  • Deskribapen teknikoa: Pilotuko erabilpen kasuekin zerikusia duten babes tresnen ahultasunei buruzko esperimentazioa.
  • Kokapena: Zamudio
  • Frekuentzia banda: 3,6-3,8 GHz
  • Testatutako 5G gaitasuna: eMBB, uRLLC, MEC
  • 5G Sarearen Arkitektura eta Elementuak: Core NSA eta SA 5G, MEC, Cloud
  • Eragile bakoitzaren rola:

Lider eta exekutatzaile nagusiak.

Cyberzaintza Tecnalia

5G ahultasunen erraztailea.

ZTE

Edge ahultasunen erraztailea.

Euskaltel Orange

Erabilpen kasuen erraztaileak.

CAF Iberdrola