Deskargatzeko ziberariketak

Emakume bat ordenagailu baten aurrean, Cyberzaintzatik deskarga daitezkeen ziberariketak kontsultatzen.

Deskargatzeko ziberariketak izenekoa Cyberzaintza erakundearen tresna da. Zibererasoen kasuan eman beharreko erantzuna probatu eta praktikatzen laguntzen die erakundeei.

Bost ariketa aurkituko dituzu hemen, zibereraso nagusietan oinarrituak, eremu seguru batean zure enpresaren zibersegurtasuna proban jartzeko, nahi beste aldiz.

Zibermehatxuen aurkako ariketak

Jarraitu urrats erraz hauei:

Irudi bertikala, Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketen urratsekin. Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketen urratsen irudi horizontala.

Deskargatu ariketa

Deskonprimatu

Hasi ariketa

Zerbitzua eragozteko erasoa

Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketaren irudia: zerbitzua ukatzeko erasoa.

Ziberariketa hau erabilera-kasu batean oinarritzen da; bertan, gure azpiegiturari zerbitzua ukatzeko eraso bat gertatzen da. Zerbitzua eragozteko erasoek sistema gainkargatu egiten dute, funtzioa betetzeko gai ez den arte.

Gaizki konfiguratutako urrutiko mahaigaina ransomwarearen infekzioaren sorburu izan daiteke

Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketaren irudia: zerbitzua ukatzeko erasoa.

Ziberariketa hau erabilera-kasu batean oinarritzen da; bertan, gaizki konfiguratutako mahaigainaren ondorioz, ransomwarearen infekzioa sor dezake. Ransomwarea zabaltzeko gehien erabiltzen den eraso-bektoreetako bat da.

Kalteberatasunen kudeaketa

Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketaren irudia: zerbitzua ukatzeko erasoa.

Egunero topatzen dira erakunde batean erabilitako sistemei hein handiagoan edo txikiagoan eragiten dieten kalteberatasun berriak. Kalteberatasun horiek erakunde baten sistemak arriskuan jartzeko erabil ditzakete erasotzaileek.

Bezeroen datuen ihesa eragiten duen segurtasun-jazoera

Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketaren irudia: zerbitzua ukatzeko erasoa.

Ziberariketa hau erabilera-kasu batean oinarritzen da; bertan, segurtasun-jazoera batek bezeroen datuen ihesa eragiten du. Erabilera-kasu honi lotutako arriskuak prebenitu eta murrizteko oinarrizko puntuetan sakonduko da.

Teknikariak sare industrialera konektatzen du ordenagailua eta sarea arriskuan jartzen du

Cyberzaintzaren zibermehatxuen aurkako ariketaren irudia: zerbitzua ukatzeko erasoa.

Ohikoa da gure sare industrialean diagnostikoa egiteko kanpoko teknikariak etortzea. Gure sarera gailuak konektatzen badituzte, arriskutsua izan daiteke gure enpresaren eraginkortasunerako gailu horiek infektatuta egonez gero.