Nola aktibatzen dira eguneraketa automatikoak MAC OSX 10.14en?

Mac OSXk badu eguneraketa automatikoak aktibatzeko aukera. Horri esker sistemak eguneratuta eduki daitezke azken bertsio eta funtzioekin, aldiro begiratzen ibili behar izan gabe eguneraketa berriak dauden ala ez. Ondoren zehazten dira jarraitu beharreko urratsak:

  1. Ireki “Apple Store” aplikazioa, honako logoa duen sarbide zuzenaren gainean klikatuz:

    MAC OSX 10.14an eguneratze automatikoak aktibatzeko urratsen irudia. Ireki "Apple Store" aplikazioa irudian agertzen den logoan klik eginez.

  2. Leiho berri bat irekiko da:

    MAC OSX 10.14an eguneratze automatikoak aktibatzeko urratsen irudia. Egiaztatu "Eguneratze automatikoa" aukera aktibatuta dagoela.

  3. Egiaztatu “Eguneraketa automatikoa” aukera aktibatuta dagoela. Mac-ek eguneraketak modu automatikoan bilatzen eta instalatzen uzten du, aplikazioenak nahiz sistema berarenak izan. Horri esker denbora asko aurreratu daiteke ordenagailuak seguru mantentzen eta modu eraginkorrean funtzionatzen.