Nola ezabatzen da erabiltzaile kontu bat Googlen?
Googlen kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:
- Lehenik kontura bertara sartu beharra dago erabiltzaile eta pasahitzarekin.
- Barrura sartutakoan ezkerreko menuan ageri den “Datuak eta pribatutasuna” aukera hautatu behar da:
- Horren barnean atal honetara joan beharra dago: “Erabiltzen dituzun aplikazio eta zerbitzuetako datuak”. Horren barnean kontuak ezabatzeko aukera dago, eta horrez gain, hodeian gordetako informazioa ere deskarga daiteke.
- Kontu bat ezabatzeko, hurrengo pausoa izango da “Ezabatu Googleren zerbitzu bat” hautatzea. Hemen berriz eskatuko dizu kontuaren izena eta pasahitza. Honako hau agertuko da:
- Pantaila honetan agertuko dira kontu honi lotutako zerbitzuak (kasu honetan Gmail). Gainera, ezabatu aurretik, kontuan gordetako datu guztiak deskargatzeko aukera ere emango dizu.
- Kontua ezabatzeko zakarrontziaren ikonoa hautatu beharra dago.