Eraso-bektorea

Zibersegurtasunean, eraso-bektorea da mehatxu batek sistema bati eraso egiteko erabilitako metodoa. Eraso-bektore jakin bat erabiltzean, erasotzaileak eraso nahi duen aktiborako sarbidea lortzeko kalteberatasun bat ustiatzea izango du helburu. Terminoa esparru militarretik dator: defentsa bateko zuloari edo hutsari esaten zaio.

Gaur egun, hauek dira zibergaizkileek gehien erabilitako eraso-bektoreak:

  • Posta elektronikoa
  • Web-aplikazioak
  • Urruneko sarbideko atariak
  • Sarea
  • Erabiltzaileak
  • Gailu mugikorrak

Erakunde bati eraso egiteko erabil daitezkeen eraso-bektoreak identifikatu ahal izateko, erasotzaile batek helburua aztertzeko fase bati ekin beharko dio aldez aurretik. Azterketaren emaitzaren arabera, zibergaizkileak erabakiko du bektore bat edo bektore-konbinazio bat erabiltzea.

Erasotzaileek erabaki dezakete bektore ugari aldi berean erabiltzea erakunde bati eraso egiteko; beraz, nahitaezkoa da erakundeek zibersegurtasuna ikuspegi integral batetik tratatzea. Horrek neurri teknikoak eta langileen kontzientziazioa indartzea eskatzen du; izan ere, giza faktorea gizarte-ingeniaritzako erasoen eraginpean geratzen da, eta neurri teknikoek ezingo dute beti detektatu.