2026ko Euskal Kazetaritza Sarien banaketa

Javier Diéguez junto a los premiados del podcast

Aurten ere, gure zuzendari nagusiak, Javier Diéguezek, “Kazetaritza Digitala eta narratiba berriak” kategoriako saria eman zuen. Aurtengo saritua “Kepa Junkeraren Ahotsak” podcasta izan da, Radio Bilbaok eta Cadena SER kateak egindakoa. Epaimahaiak bereziki baloratu ditu berrikuntza, teknologia berrien erabilera eta adimen artifizialak gizarte-helburuetarako eskaintzen dituen aukerak. Podcastak Kepa Junkeraren ahotsa eta haren inguruko bizipenak berreskuratzen ditu, iktusaren ondorengo hamarkadan egindako lan berezi baten bidez.

Edizio honetan, Olatz Barriusok jaso du “2026ko Euskal Kazetarien Saria”; Nieves Concostrinak, “Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria”; Santi Segurolak, “Ibilbide Profesionalaren Saria”; Paco Etxeberriak, “Pertsonaia edo Erakunde Soziala” saria; Jose Miguel Rodriguezek, “Juantxu Rodríguez” fotokazetaritza saria; eta EiTBren “Bizi Natura” dokumentalak, “Ingurumen Komunikazioa” saria. Halaber, Mikel Ezkerro zena Ohorezko Sariarekin omendu dute.

Zorionak saritutako pertsona eta proiektu guztiei, eta eskerrik asko Euskal Kazetarien Elkarteari, Kazetarien Euskal Elkargoari eta babesleei, BBK Fundazioari, IHOBEri eta Bilboko Udalari, ekitaldi hau posible egiteagatik.

    Ekitaldi-mota:
    Hitzaldia
    Hasiera data - Amaiera data:
    -

    Zibereguraldia

    Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

    Harpidetu zaitez

    Argitaratutako buletinak


    Not configured