CyberIndustry Congress 2026

Iratxe Martín eta beste 3 pertsona agertoki batean eserita 2026ko CiberIndusrtyan parte hartzen ari ziren mahai-inguruan

Iratxe Martin lankideak, Cyberzaintzako Estrategia zuzendariak, “Zibersegurtasun autonomikoa martxan” mahai-inguruan parte hartu du gaur, CyberIndustry Congressen. Azpiegitura kritikoen erresilientzia da aurtengo edizioaren gai nagusietako bat.

Eta testuinguru horretan, Iratxek Cyberzaintzaren zerbitzuen katalogo berria aurkeztu du, arreta berezia jarriz administrazio publikoari zuzendutako zerbitzuetan.

Halaber, CyberOrratzi buruz hitz egin du, euskal sektore publikoaren beharrei erantzuteko diseinatutako zibersegurtasun-ereduari buruz. CyberOrratzek jarduera-esparru komun eta homogeneo bat ezartzen du, lurralde osoan zibersegurtasun sendoa sustatzeko, administrazioen babesa indartuz eta mehatxuen ingurune gero eta konplexuago baten aurrean Euskadik gaitasun handiagoak izan ditzan lagunduz.

Ikuspegia partekatzeko aukera emateagatik eskerrak eman nahi dizkiegu Guillermo Unamunori, mahaiaren moderatzaileari, eta gainerako parte-hartzaileei. Hauek izan dira: Maria Penilla, Juan Ramon Aramendia eta Monica Espinosa Garces.

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured