ENISE 2026
Ekitaldiaren deskribapena
Gure zuzendariak, Javier Diéguezek, Euskadin zibersegurtasunaren arloan egindako aurrerapen nagusietako batzuk aurkeztu ditu ENISEn, eta datozen urteak markatuko dituzten erronkei buruz hausnartu du. Aurrerapen horien artean, zibersegurtasuna Babes Zibileko Planean (LABI) txertatzea dago, funtsezko zerbitzuei eragin diezaieketen larrialdi digital handien aurrean koordinazioa eta erantzuna hobetzeko aukera ematen duena.
Halaber, Euskadiko Zibersegurtasun Ereduaren garapena azaldu du, Euskadiko administrazio publiko guztiek beren babesa indartu ahal izateko, haien tamaina edo eskura dituzten baliabideak edozein direla ere. Erronka hori bereziki garrantzitsua da udalerri txikienentzat eta baliabide gutxiago dituztenentzat.
Egoera horri erantzuteko, Cyberzaintzak modu koordinatuan lan egiten du foru-aldundiekin, eredua eta zerbitzu espezializatuak administrazio horietara hurbiltzeko eta haien zibersegurtasuna hobetzen laguntzeko.
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Hitzaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -