Cyberzaintzak AMA Marketing 2026 saria jaso du

Argitalpen-data: 

Javier Dieguezek AMA Markting 2026 saria jasoko du eszenatokian, beste pertsona batzuekin batera
Gure "Zurekin Doa" kanpainak Komunikazioaren Saria jaso du 2026ko AMA Marketing Sarietan.

Joan den ostiralean jaso genuen saria. Horren bidez, komunikazio hurbil, erabilgarri eta ulergarriaren alde egindako apustua baloratu dute, herritarrei arrisku digitalen berri emateko eta Interneten segurtasun handiagoz ibiltzen lagunduko diguten ohiturak sustatzeko.

Saria emateko ekitaldian, gure zuzendari nagusiak, Javier Diéguezek, azpimarratu zuen zibermehatxuen aurkako babesa ez dela teknologiaren araberakoa soilik. Pertsonek ere funtsezko zeregina dute, eta, horregatik, garrantzitsua da arriskuak modu errazean azaltzea eta egunerokoan aplikatzeko moduko aholkuak ematea.

Ideia horretan oinarritzen da "Zurekin Doa | Se mueve contigo" kanpaina. Kanpaina honekin, zibersegurtasuna adin guztietako pertsonei hurbiltzen diegu, haien ezagutza digitala edozein dela ere, gogoratzeko errazak diren lau kontzepturen bidez: pentsatu, babestu, berrikusi eta errespetatu.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Asociación Marketing AMA – Euskadiko Marketing Elkarteari sari honengatik, Punto y Seguido Agencia eta PANARAMA agentziei kanpaina garatzeko egindako lanagatik, eta Euskotren (Eusko Trenbideak) erakundeari emandako laguntzagatik.

Informazio gehiago hemen.

Zibereguraldia

Cyberzaintzan, hilero buletin bat argitaratu dugu informazio garrantzitsuenarekin. Bertan, zibersegurtasunaren sektoreari buruzko albiste nabarmenenak bidaltzen dira.

Harpidetu zaitez

Argitaratutako buletinak


Not configured