Banner horretan, Cyberzaintzako hainbat langile agertzen dira kalean oinez, eta Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren gardentasun-ataria irudikatzen du.

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren gardentasun-ataria

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak, Cyberzaintzak, gizartearen aurrean bere gain hartutako erantzukizunari erantzunez eta Gardentasunaren Legea betez, jarduera publikoaren gardentasuna areagotzen eta indartzen du publizitate aktiboaren bidez, informazioa modu argi eta egituratuan eskuratzeko aukera aitortzen eta bermatzen du, eta Gobernu Ona praktikatzen du.

Ikono horretan karratu baten bi ertz agertzen dira. Cyberzaintzari buruzko informazioa irudikatzen du.

Cyberzaintzari buruzko informazioa

Atal honetan, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren informazio instituzionala jasotzen da, baita haren arau-esparrua, antolaketa-egitura, gobernu-organoak eta erantzukizun nagusiak ere. Bere helburua Cyberzaintzaren izaeraren, funtzioen eta antolaketaren ikuspegi argia eskaintzea da.