Banner horretan, Cyberzaintzako hainbat langile agertzen dira kalean oinez, eta Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren gardentasun-ataria irudikatzen du.

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren gardentasun-ataria

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak, Cyberzaintzak, gizartearen aurrean bere gain hartutako erantzukizunari erantzunez eta Gardentasunaren Legea betez, jarduera publikoaren gardentasuna areagotzen eta indartzen du publizitate aktiboaren bidez, informazioa modu argi eta egituratuan eskuratzeko aukera aitortzen eta bermatzen du, eta Gobernu Ona praktikatzen du.

Euroaren sinboloa agertzen den ikonoa. Cyberzaintzaren gardentasun ekonomiko-finantzarioa irudikatzen du.

Gardentasun ekonomiko-finantzarioa

Hemen argitaratzen da Agentziaren kudeaketa ekonomikoari buruzko informazioa, aurrekontuak, aurrekontu-gauzatzea, urteko kontuak eta beste adierazle garrantzitsu batzuk barne. Helburua baliabide publikoen erabileran gardentasuna bermatzea da.