ZiberJendea
Zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko jardunaldiak
Egoera horri aurre egiteko, Cyberzaintzan, gure ZiberJendea programaren bidez, zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko jardunaldiak antolatzen ditugu. Era horretan, jarduera batzuk diseinatu dira hezitzaileek beharrezko ezagutzak eta tresnak izan ditzaten adingabeei Internet eta teknologia berriak erabiltzean arrisku ohikoenak prebenitzen, identifikatzen eta horiei aurre egiten irakasteko.
Programa hori hezkuntza-eremutik kanpoko adingabeengana ere zabaltzen da; hala nola, kirol-klubetan edo antzeko beste jarduera batzuetan parte hartzen dutenetara nahiz dibertsitate funtzionala (bai fisikoa, bai kognitiboa) duten pertsonen kolektiboetara, teknologia berriek euskal gizarte osoan baitute eragina.
Sei gai desberdinetan oinarritutako saioak
Interneteko segurtasuna
Saioaren helburua da Internetek dituen arriskuak eta aukerak ezagutzea eta arriskurik eta abusurik gabe gozatzeko prebentzio-jarraibideak praktikan jartzea.

Zibersegurtasuna bideojokoetan
Saio honetan, bideojokoen inguruko erronkak eta horiek saihesteko edo murrizteko aplikatu beharreko neurriak identifikatu nahi dira.

Mugikorra gehiegi erabiltzearen kontrola eta prebentzioa
Saio honetan, erabiltzen dituzten gailuak, aplikazioak eta zerbitzuak ebaluatuko dira, gehiegi erabiltzeak adingabeen garapenean nola eragiten duen ezagutzeaz eta prebentziorako eta jorratzeko estrategiak aztertzeaz gain.

Etxeko eta norberaren zibersegurtasuna
Saio honen asmoa da balizko gertakari baten arriskuak murrizten dituzten praktikak garatu eta prozedurak ezagutzea (mugikorra galtzea, Wifi lapurtzea, nortasuna lapurtzea, software espioiaren bidezko infekzioa, xantaiak, etab.).

Erosketa segurua Interneten
Saio honen helburua interneten produktuak eta zerbitzuak arriskurik gabe kontsumitzeko jarraibideak eta estrategiak ezagutu eta praktikan jartzea da.

Ziberjazarpena, generoaren ziberindarkeria eta internetek obeste indarkeria mota batzuk
Interneten arloan dauden jazarpen eta indarkeria mota desberdinak ezagutu eta prebenitzen ahaleginduko gara.


Zure kontzientziazio-jarduera eskatu
Programa honen eta eskaintzen ditugun saioen inguruko informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan concienciacion@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Cyber Erronka
Adingabeei zuzendutako kontzientziazio-programa

Zibersegurolak
Inklusioa eta aniztasuna sustatzeko kanpaina.