Egoitz Bijueska aurkeztu nahi dizugu, 13 urteko mutikoa, 16 urtez azpiko birritan txapelduna, Espainiako txapeldunorde absolutua eta Euskadiko txapeldun absolutua da, baita Selekzio Nazionaleko rider gazteena ere. Imajinatu 13 urterekin sekulakoa izatea! Gainera, egunero entrenatzen da munduko 44 skater onenen artean egoteko.
Baina zerikusi du horrek zibersegurtasunarekin? Asko! Skatean bezala, zibersegurtasunari aurre egiten diogu egunero pauso txikiak emanez. Cyberzaintzatik, truko batzuk partekatuko ditugu zurekin eta egunero gurekin entrenatzera gonbidatzen zaitugu zibermehatxueetatik babesteko. Ziber talde bat osatu dezagun elkarrekin!
Gure sare sozialak jarraitu itzazu Egoitzen bideoak ikusteko eta praktikatu zurekin partekatuko dituen aholkuak. Gainera, webgune honetan, material gehigarria, jokoak, bideoak eta prestatzen ari garen gauza dibertigarri gehiago aurkituko dituzu. Zibersegurtasunarekin egindako aurrerapenak partekatu itzazu zure sareetan, hashtag #CyberErronka erabiliz. Internet leku seguruago eta dibertigarriago bat egin dezagun!
Zure lagunekin edo familiarekin partekatzeko joko bat proposatzen dizugu. Nork gaindituko ditu helmugara iristeko zibersegurtasun proba guztiak? Taula deskargatu, inprimatu eta jolastu Cyberantzarra-ra.
Zibersegurtasunaren arloko gai desberdinen inguruko sei saio eskaintzen ditugu, hezitzaile eta Guraso Elkarteen zerbitzurako.
Ikasi erosketa seguru baten seinaleak identifikatzen eta zure datuak babesten urrats bakoitzean