Emakume batek kreditu-txartel bat mugikor baten aurrean, online erosketa seguru bat egiteko.

Online erosketa segurua

Cyberzaintzatik Interneten erosketa seguruak egiten lagundu nahi dizugu, zure datuak babestuz eta erosketa-esperientzia fidagarria bermatuz. Horretarako, atal hau sortu dugu, non gida praktikoak eta hainbat material aurkituko dituzun. Horien bidez, gune seguruaknola identifikatu, Interneteko iruzurrak nola ezagutu eta zure informazioa babesteko zibersegurtasun-neurriak nola aplikatu erakutsiko dizugu.

Ikasi erosketa seguru baten seinaleak identifikatzen egiten duzun ibilaldi bakoitzean: aurretik, bitartean eta ondoren.

Arnasa hartu…1.2.3. Klik

Presak ez dira inoiz onak izaten, eta online erosi behar denean, lineako iruzurrarekiko aldeak markatzen duena izan daiteke. Ziberdelinkuentzia erosketa erabakian inpultsibitateaz edo erosketa emozionalaz baliatzen da, eta horrek erne egoteari uztea eragiten digu. Ez dago merezi duen eskaintzarik, erosketa horrek zure aurrezki guztiak airera botatzen baditu. Horregatik, Cyberzaintzatik gogoratu nahi dizugu pentsatzeko, berrikusteko eta alderatzeko denbora hartu behar duzula.

Erosi botoian klik egin aurretik, hiru urrats

Prozesu batean alderdi asko daude jokoan: zure datu pertsonalak eta banku-datuak, aurrezkiak eta Internetera konektatutako gailua babestu behar dituzu. Horregatik, klik egin baino lehen... lehendabizi arnasa hartu eta:

  • Egiazta ezazu webgunearen egiazkotasuna

    Garrantzitsua da online denda existitzen dela identifikatzea, helbide fiskal batekin eta edozein eragozpen izanez gero edo saldu osteko zerbitzu bat behar izanez gero erabil ditzakezun harremanetarako datu errealekin. Era berean, oinarrizkoa da webgunea segurua izatea, eta URLaren ondoan itxitako giltzarrapoaren bidez identifikatuko duzu (dendaren helbidea, https bidez hasi beharko da). Kontuz ibili promozio-esteken bidez heltzen diren orriekin, sms edo mezu elektronikoetatik datozen eskaintza handiekin; izan ere, maiz gertatzen da orri ofizialak simulatuz, iruzurrezko orrietara bideratzea. Ahal duzun guztietan, nahi duzun orrialdearen helbidea idatzi nabigatzailean.

    Gizon bat mugikor bati begira, erosketa seguru bat egiteko online erosi behar duen dendaren benetakotasuna aztertzen ari den bitartean.
  • Berrikusi produktuaren fitxa eta alderatu iritziak

    Xehetasun, zehaztapen eta irudi guztiak bistaratu erosi aurretik. Ez fidatu prezio baxuegiez, eta erabili, ahal duzun guztietan, markaren denda ofizialak. Diruditena ez diren produktuekin topa zaitezke. Saltoki elektronikoan edo produktu bera erosi duten pertsonen iritziek lagun diezazukete, eta erosketa-esperientziari buruzko argibide baliagarriak eman diezazkizukete.

    Esku bat, produktu-katalogo bat duen tableta baten gainean klik eginez, produktu horren fitxa berrikusteko eta iritziak alderatzeko, onlineko erosketa egin aurretik.
  • Egiaztatu salmenta-baldintzak eta ordaintzeko modu seguruak

    Gunea fidagarria eta segurua da, produktuak konbentzitu egiten zaitu, baina beste urrats bat dago. Salmenta-baldintzekin, zure datu pertsonalak kudeatzeko moduarekin eta onartutako ordainketa-metodoekin ados zaudela egiaztatu behar duzu, zure online segurtasun-neurrien arabera. Eta gogoratu, ordaindu aurretik, erosketa egiteko edozein wifi publikotik deskonektatzea gomendatzen dizugu. Hobe da mugikorrean daturik gabe geratzea, bankuko datuak lapurtzea baino. Gainera, zuhurragoa da txartel birtual bat erabiltzea, autentifikazio bikoitzaren segurtasunarekin. Azkenik, edozein unetan aplika badaiteke ere, gogoratu, inoiz ez partekatu bankuko zure gakoak beste inorekin.

    Emakume gazte bat kreditu-txartel bat eskuan duela, online erosketa seguru bat egin aurretik salmenta-baldintzak eta ordainketa-metodo seguruak egiaztatzen.
Hondo beltza. Haren gainean, esku batzuk ageri dira, erosketa seguru bat nola egin irudikatzen duen denda bat duen mugikor bati eusten.

Erosi ondoren ere erne egon

Ikasi egiten duzun urrats bakoitzean erosketa seguru baten seinaleak identifikatzen: erosi baino lehen, bitartean eta ondoren. Erosketa egin ondoren, garrantzitsua da aldian-aldian kontua berrikustea eta baimendu gabeko kargurik ez dagoela egiaztatzea. Azkenik, kontuz entregatzeko helbidea berrestea premiazkoa duten garraio-enpresen emailekin edo SMSekin, egiaztatu ez dela phishing saiakera bat, eta zalantzarik izanez gero, baieztatu zuzenean zure dendarekin.

Esku batean mugikorra duen neska baten bannerra, lineako iruzur baten biktima izateagatik kezkatuta.

Zer egin online egindako iruzur baten biktima izan bazara?

Neurri guztiak hartu arren, online iruzur edo maula egoera batean bazaude, funtsezkoa da azkar jokatzea. Ertzaintzara berehala joatea da gomendioa, dagokion salaketa aurkeztera.

Halaber, garrantzitsua da zure bankuari jakinaraztea baimendu gabeko transakzioak blokeatzeko eta zure gailuen segurtasuna indartzeko, pasahitzak aldatuz eta ahultasunak berrikusiz.