ZiberJendea

Neskato bat ordenagailu batekin, erpurua altxatzen, Cyberjendea zibersegurtasuneko kontzientziazio-jardunaldien programaren edukia aztertu ondoren.

UNE HONETAN EZ DAGO ZERBITZURIK. Belaunaldi berriek, bertako digitalek, badakite teknologia erabiltzen, baina askotan ez dakite teknologia desegoki erabiltzeak zer-nolako arriskuak izan ditzakeen, eta horrek kalteberatasun-egoeretan jar ditzake. Cyberzaintzan programa oso bat sortu dugu hezitzaile eta guraso-elkarteentzat, adingabeekin eta beste kolektibo ahul batzuekin egiten duten hezkuntza-lanean lagungarri izan dezaten, ingurune digitalean nabigazio segurua eta arduratsua sustatuz.

Zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko jardunaldiak

UNE HONETAN EZ DAGO ZERBITZURIKEgoera horri aurre egiteko, Cyberzaintzan, gure ZiberJendea programaren bidez, zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko jardunaldiak antolatzen ditugu. Era horretan, jarduera batzuk diseinatu dira hezitzaileek beharrezko ezagutzak eta tresnak izan ditzaten adingabeei Internet eta teknologia berriak erabiltzean arrisku ohikoenak prebenitzen, identifikatzen eta horiei aurre egiten irakasteko.

Programa hori hezkuntza-eremutik kanpoko adingabeengana ere zabaltzen da; hala nola, kirol-klubetan edo antzeko beste jarduera batzuetan parte hartzen dutenetara nahiz dibertsitate funtzionala (bai fisikoa, bai kognitiboa) duten pertsonen kolektiboetara, teknologia berriek euskal gizarte osoan baitute eragina.

Sei gai desberdinetan oinarritutako saioak

Interneteko segurtasuna

Saioaren helburua da Internetek dituen arriskuak eta aukerak ezagutzea eta arriskurik eta abusurik gabe gozatzeko prebentzio-jarraibideak praktikan jartzea.

Pertsona baten eskuak ordenagailu baten teklatua sakatzen, giltzarrapo baten irudia gainean duea, Interneteko segurtasuna irudikatuz.

Zibersegurtasuna bideojokoetan

Saio honetan, bideojokoen inguruko erronkak eta horiek saihesteko edo murrizteko aplikatu beharreko neurriak identifikatu nahi dira.

Neskatoa kaskoekin, ordenagailu eramangarri batean bideojokoetan modu seguruan jolasten.

Mugikorra gehiegi erabiltzearen kontrola eta prebentzioa

Saio honetan, erabiltzen dituzten gailuak, aplikazioak eta zerbitzuak ebaluatuko dira, gehiegi erabiltzeak adingabeen garapenean nola eragiten duen ezagutzeaz eta prebentziorako eta jorratzeko estrategiak aztertzeaz gain.

Esku batzuek telefono mugikor bati eusten diote, dispotibio mugikorren gehiegizko erabileraren prebentzioa.

Etxeko eta norberaren zibersegurtasuna

Saio honen asmoa da balizko gertakari baten arriskuak murrizten dituzten praktikak garatu eta prozedurak ezagutzea (mugikorra galtzea, Wifi lapurtzea, nortasuna lapurtzea, software espioiaren bidezko infekzioa, xantaiak, etab.).

Eskuak router batera hartualdi bat konektatzen, etxeko eta norberaren segurtasuna irudikatuz.

Erosketa segurua Interneten

Saio honen helburua interneten produktuak eta zerbitzuak arriskurik gabe kontsumitzeko jarraibideak eta estrategiak ezagutu eta praktikan jartzea da.

Neska batek mugikor bat eta kreditu-txartel bat ditu eskuetan, Interneten erosketa seguru bat egiteko.

Ziberjazarpena, generoaren ziberindarkeria eta internetek obeste indarkeria mota batzuk

Interneten arloan dauden jazarpen eta indarkeria mota desberdinak ezagutu eta prebenitzen ahaleginduko gara.

Esku bat lehen planoan, ziberbullingetik, genero-ziberindarkeriatik eta Interneteko beste indarkeria-mota batzuetatik babesteko.
Hatz batek posta elektronikoko ikono bat sakatzen du, Cyberzaintzaren kontzientziazio-jardunaldi batean izena emateko.

Zure kontzientziazio-jarduera eskatu

UNE HONETAN EZ DAGO ZERBITZURIKPrograma honen eta eskaintzen ditugun saioen inguruko informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan concienciacion@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Cyber erronkaren bannerra. Nerabe bat agertzen da, aurrez aurre, skate batekin.

Cyber Erronka

Adingabeei zuzendutako kontzientziazio-programa

Informazio gehiago
Ordenagailu baten pantailaren aurrean dagoen nerabe baten marrazkia banner batean. Bertatik, ikono batzuk dituen komiki-bunbuilo bat ateratzen da. Irudiak Cyberzaintzaren zibersegurolak kanpaina irudikatzen du.

Zibersegurolak

Inklusioa eta aniztasuna sustatzeko kanpaina.

Kanpainia ikusi