Sharenting arduratsua eta datuen babesa

Zer da sharentinga?

Hitza ingelesezko share (partekatu) eta parenting (hazkuntza) konbinatzean sortu da. Guraso askok ez dute arriskurik ikusten haien seme-alaben irudiak zabaltzearekin, milaka ezezagunek ikus baditzakete ere. Baina, online argitaratutako edukiak ez daude gure kontrolpean, eta jabari publikokoa ere izan daitezke. Beraz, denborak aurrera egin ahala, pertsona ezezagunen eskuetan amaitu eta haiek asmo txarrez erabil dezakete jatorrian familiaren argazki bakun bat zena. Noiz jartzen da arriskuan adingabeen pribatutasuna? Deseroso edo barregarri uzteko erabil daiteke? Muturrera eramanda, egoera batzuetan ziberbullying kasuak eragin ditzake haur horiek adinekoak izatean, xantaiak jasan ditzakete edo haur-irudien memeak sor daitezke.

Ondorengo datuak Michigango Unibertsitateko, Floridako Unibertsitateko eta Erresuma Batuko ikerketetan oinarritzen dira.

Giza irudi batzuen ikonoa.

Adingabeen %92

2 urtetik aurrera online ageri da, gurasoek Interneten argazki edo informazioren bat argitaratzeagatik.

Bi geziren ikonoa, bat gorantz eta bestea beherantz begira.

Gurasoen %56

Seme-alaben argazkiak igotzen dituzte, eta horiek lotsagarriak izan daitezke.

Karpeta baten ikonoa.

13.000 bideo edo argazki

13 urtetik beherakoenak, sareetan argitaratuta.

Tablet baten pantaila baten ikonoa.

%30en datuak sentikorrak dira

Izen osoa, jaioteguna edo kokapenak bezalako informazioa izateagatik.

Altxatutako esku baten ikonoa.

%42 deseroso sentitzen dira

Gurasoek egindako argitalpenak direla-eta, minduta edo lotsatuta sentitzen direla baieztatu dute.

Engranaje-gurpil batzuen ikonoa.

4tik 1ek

Ez du argitalpenen pribatutasuna egokitzen seme-alabak babesteko.

Giltzarrapoa teklatu baten gainean, gure datuak Interneten babesteko beharra adierazten duena.

¡Babestu zure datuak!

Datuak babestea zibersegurtasunaren funtsezko zutabea da; hortaz, ondo baino hobeto jakin behar dugu datu pertsonalak behar bezala tratatzen direla gure bizitzako esparru guztietan. Gogoan izan pertsona bat identifikatzea ahalbidetzen duen irudia ere datu pertsonal bat dela. Familian, arlo pertsonalean edo profesionalean, ezinbestekoa da jakitea zeintzuk diren Interneten materiala partekatzeak dakartzan ondorioak eta horrekin lotutako arriskuak. Era horretan, adingabeek etorkizunean arazoak izatea saihestu dezakegu.

Cyber erronkaren bannerra. Nerabe bat agertzen da, aurrez aurre, skate batekin.

Cyber erronka

Adingabeei zuzendutako kontzientziazio-programa.

Informazio gehiago
Neskato bat ordenagailu batekin, erpurua altxatzen, Cyberjendea zibersegurtasuneko kontzientziazio-jardunaldien programaren edukia aztertu ondoren.

ZiberJendea

Zibersegurtasunaren arloko gai desberdinen inguruko sei saio eskaintzen ditugu, hezitzaile eta Guraso Elkarteen zerbitzurako.

Jardunaldiak ikusi