Berrikuntza egiten dugu zibersegurtasunean

Etorkizuneko erronketarako prestatuta egoteko beharrezkoa da enpresak eta profesionalak zibersegurtasunean gaituko dituzten tresnak izatea, eta hazkunde ekonomikoa, enpleguaren sorkuntza eta ekoizpen modeloaren aldaketa jasangarria izango den beste baterantz sustatzea.

Praktika eta ikaskuntza iraunkorra ahalbidetuko duten lankidetza inguruneak.

Zibersegurtasunean berritzaileak izango diren proiektuak

Funtsezko oinarritzat berrikuntza duten proiektuetan inplikatzen gara, gure gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko, ekonomiaren trakzio sektoreetan gaitasun eraldatzaile handiarekin, eta negozio eredu berriak sustatzen, prozesuetan eraginkortasun handiagoa lortzen, eta bezeroekiko harreman eredu berriak aurkitzen eta ezartzen lagundu dezaketenak.

Euskadirako 5G proiektua

Euskadirako 5G proiektua

19 enpresak eta erakunde publiko nahiz pribatuk osatutako ekimen bateratua da, hiru Parke Teknologikoetan 5G sare erreal bat hedatzeko eta antolatzeko xedearekin.

Ikusi gehiago
Zibersegurtasun proiektuei sostengua

Zibersegurtasun proiektuei sostengua

Euskal erakundeak sostengatzen ditugu ikerkuntza, garapen eta berrikuntza proiektuen garapenera zuzendutako ekimenetan.

Informazio gehiago

Puntako azpiegiturak zibersegurtasunean berrikuntza egiteko

Enpresen eskura dauden azpiegiturak prestakuntza, ikerkuntza, testatze eta baliozkotze lanak egiteko. Euskadiko enpresen digitalizazioa sustatzeko, ezagutza trinkoagokoak eta balio handiagokoak izango diren fabrikazio jardueretarantz.

BDIH

BDIH

Basque Digital Innovation Hub fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua da.

Ezagutu BDIH
Cyber Range

Cyber Range

Laborategi hau bereziki diseinatua izan da zibersegurtasuneko profesionalen entrenamendu eta gaikuntza iraunkorrerako.

Ezagutu Cyber Range

Nazioarteko lankidetza zibersegurtasunean berrikuntza egiteko

Zibersegurtasunean berrikuntza globalki sustatzea, dagoeneko existitzen diren zibersegurtasuneko ekosistemak indartzea eta EBn zibersegurtasunaren balio katearen garapena bultzatzea xede duten nazioarte mailako ekimenetan parte hartzen dugu, zibersegurtasunean enpresaren inbertsioa bizkortzen lagunduko dutenak.

Cybersecurity Smart Regions

Cybersecurity Smart Regions

Cyberzaintza “Cybersecurity Smart Regions" elkarteko kidea da. Horren helburua da eskualdeen arteko lankidetza sustatzea zibersegurtasunean espezializatuak diren eskualdeen artean sinergiak sortzeko, EBn zibersegurtasunaren balio katearen garapena ahalbidetzeko, eta Europan produktu eta zerbitzu berrien eta dagoeneko existitzen direnen merkaturatzea oztopatzen duten erronkei aurre egiteko. Europako ekosistema ziberlokalak indartzea funtsezkoa da sektore europarraren egituraketan.

Elkarte honi buruzko informazio gehiago
EDIH, Digital Innovation Hubs (DIHs) in Europe

EDIH, Digital Innovation Hubs (DIHs) in Europe

DIHak leihatila bakarra dira enpresa industrialek, bereziki ETEek, enpresa berriek eta kapitalizazio ertaineko enpresek laguntza eskuratzeko, beren negozioak, ekoizpen prozesuak, produktuak eta zerbitzuak teknologia digitalen bidez hobetzearren. Berrikuntza Digitaleko Zentro Europarrek (EDIH) funtsezko papera beteko dute Europa Digitala Programan (DEP), Europan industriak (batez ere ETEek eta midcap-ek) Adimen Artifiziala (AI), Errendimendu Altuko Konputazioa (HPC), Zibersegurtasuna eta beste teknologia digital batzuk zabalki onar ditzan sustatzeko. Cyberzaintzak oso gertutik jarraitzen du ekimen berri hau ECSOren lantalde ezberdinetan parte hartuz.

Ezagutu gehiago Europako EDIH-ei buruz