Zibersegurtasun industrialeko ereduzko proiektuen gida
Zibersegurtasun industrialeko ereduzko proiektuen gidan, jardunbide egokiak, funtsezko ezagutzak eta estrategiak eta estrategia aurreratuak biltzen dira sistema industrialak zibermehatxuetatik babesteko. Era horretan, industria-sektoreko enpresei zibersegurtasun-jarrera indartuko duten funtsezko proiektuak identifikatzen eta planifikatzen laguntzeko diseinatuta dago. Hona hemen zenbait proiektu:
Sare industrialetan arkitektura seguruak diseinatzea eta ezartzea
IT/OT sareko arkitektura segurua diseinatzea, IT eta OT inguruneak bereizteko aukera ematen duten beharrezko neurri guztiak kontuan hartuta, eta zona eta bide egokiak definitzea.

OT urruneko sarbideen sekurizazioa
OT ingurunerako urruneko sarbideen eredua ezartzea, enpresak beharrezko baliabideak izan ditzan, barneko langileek eta hirugarrenek ezarritako konexioen gaineko erabateko kudeaketa eta ikusgarritasuna mantentzeko.

Informazio eta datu industrialen segurtasuna ebaluatzea
Kanpoko erasotzaile baten ikuspegitik erakundeak jasaten duen esposizio-, babes- eta erresilientzia-maila zehaztea eta negozioarentzat kritikoa den industria-informazioaren irisgarritasun-maila identifikatzea.

Instalazioetako industria-softwarea ebaluatzea eta hobetzea
Aplikazio industrialen segurtasuna aztertzea eta baimendu gabeko sarbideen aurrean duten arrisku-maila zehaztea. Babes-maila egokia izateko hedatu beharreko neurri-multzoa ebaluatzea eta ezartzea.

Prestakuntza eta kontzientziazioa
Erabiltzaileei beren lanpostuaren testuinguruan zibersegurtasunaren ezagutzak izateko bitartekoak ematea, erakundeko gainerakoekiko dituzten arriskuez jabetu ahal izatearren.

Zibersegurtasun industrialeko plana
Erakundeak zibersegurtasun industrialaren arloan duen arrisku-maila identifikatzea, zenbatzea eta agerian uztea eta identifikatutako arriskuak arintzen, transferitzen edo ezabatzen dituzten jarduerak zehaztea.

Estandarren gaineko jardunbide egokiak hartzea
Erakundeak zibersegurtasunaren arloan duen arrisku-mailaren etengabeko ikuspegia izatea eta, zibersegurtasunari begira, egitura-sistematika jarraitua ezartzen laguntzea.

Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak
Enpresarentzako informazio kritikoaren konfidentzialtasuna ziurtatzea, hirugarrenen nahiz baimendu gabeko barneko langileen aurrean, eta enpresari Jabetza Industrialaren Legea betetzen laguntzea.

Industria-segurtasunaren monitorizazioa
Bitartekoak eta baliabideak ematea erantzun-denborak eta, beraz, jasandako inpaktua hobetzeko eta segurtasun-monitorizazioa neurtu eta hobetu ahal izateko moduko kudeaketa-eredua ezartzea.

Zibersegurtasun industrialeko ereduzko proiektuen gida
Gida honetan, zibersegurtasuneko proiektu batzuen xehetasunak ematen dira modu egituratuan eta erraz azaldutako edukien bitartez. Proiektu horiek, uneren batean, industria-arloko edozein enpresak kontuan hartu beharko lituzke.