Zibersegurtasunaren Euskal Estrategia
Baliabide propioei egindako enkarguak

Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak, Cyberzaintzak, gizartearen aurrean bere gain hartutako erantzukizunari erantzunez eta Gardentasunaren Legea betez, jarduera publikoaren gardentasuna areagotzen eta indartzen du publizitate aktiboaren bidez, informazioa modu argi eta egituratuan eskuratzeko aukera aitortzen eta bermatzen du, eta Gobernu Ona praktikatzen du.
Atal honetan Agentziaren kontratu-jarduerari buruzko informazioa dago, kontratazio-prozedurak, lizitazioak, kontratu formalizatuak eta sinatutako hitzarmenak barne. Baliabideak eta lankidetzak gardentasun- eta lehia-irizpideetatik nola kudeatzen diren jakiteko aukera ematen du.