Genero-indarkeria gailu elektronikoen bidez

Alerta-seinale izan beharko luketen 10 egoera

Gogoan izan behar da, indarkeria fisikoaren antzera, praktika horiek inpaktu emozional eta psikologiko handia dutela jasaten dituen pertsonarengan, eta bereziki kolektibo ahulak hartu behar dira kontuan; hau da, gazteenak. Hain zuzen ere, emakumeen bizitza digitala kontrolatzeko eta mugatzeko portaerak ohikoenak izaten dira nerabeen artean. Horiek laburbilduta ikus ditzakezu ondorengo infografian.

Genero indarkeria

Kontuan izan arazo hori eta errespetua sustatu

Ikusten duzunez, ekintza horiek guztiak kontrol- eta indarkeria-moduak dira. Funtsezkoa da arazo horretaz jabetzea eta errespetua eta pribatutasuna sustatzea arlo guztietako harremanetan, baita Interneten ere. Hezkuntza digitala eta teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko sentsibilizazioa funtsezkoak dira genero-arloko ziberindarkeria prebenitzeko. Zuk edo ezagutzen duzun norbaitek horrelako erasoak jasaten baditu, garrantzitsua da salatzea eta laguntza bilatzea.

Berdintasunaren aldeko netiketa

Berdintasunaren aldeko netiketa

“Berdintasunaren aldeko netiketak” portaera digital positiboak sustatzen ditu, indarkeria matxistaren aurka borrokatu eta online espazioetan berdintasuna sustatzeko.

Informazio gehiago
Sextortsioa

Sextortsioaren kontra sentsibilizatzea

Informa zaitez emakumeenganako ziberindarkeria sexualari buruz eta ezagutu online munduan dagoen on eta txar guztia.

Informazio gehiago