Irudi intimoekin lotutako ziberjazarpena prebenitzea

Ziberjazarpena eta ziberbullying orokorra

Irudi intimoak baimenik gabe zabaltzearekin horietan agertzen diren pertsonen eskubideak urratzen dira; ondorioz, Legeak zigortu egiten du, eta bereziki larritzat jotzen du adingabeen irudiak baldin badira. Era horretako ziberdelituan, errudun argi bat dago, intimitatearen urraketa hori lehen aldiz egiten duen pertsona, baina irudi horiek birbanatzen dituztenak ere konplizeak dira.

Kanpaina honen helburua da irudi intimoak baimenik gabe zabalduaz egiten den jazarpen-mota horren inguruan kontzientzia hartzea eta hori desagerraraztea. Egoera bat aldatzeko lehen urratsa horretaz jabetzea denez, kontuan hartu beharreko gogoeten zerrenda bat egin dugu.

Ziberjazarpena prebenitzeko gomendioak dituen infografia.
Bere aitari besarkatuta dagoen neska baten irudia.

Emakumeak eta neskatilak, biktima nagusiak

Internet bidez beste pertsona batzuen pribatutasuna eta intimitatea urratzea da eskola-jazarpenaren eta indarkeria digitalaren ohiko modua, eta, gainera, biktima nagusiak emakumeak eta neskatilak izan ohi dira. Hori guztia dela-eta, Cyberzaintzan, ziberbizikidetza positiboa eta berdintasun eta zuzentasun handiagoko gizartea lortzen lagundu nahi dugu, bizi-testuinguru guztietan giza eskubideak bermatuko dituena. Guztiontzako giro segurua, mehatxurik eta xantaiarik gabe, biktimizazio-mota guztietatik aske. Errespetua eta enpatia online inguruneetan ere behar dira; joka dezagun gainerako pertsonekin gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala.

Banner polizia baten marrazkiarekin, nerabe baten aurrean eskuburdinak eusten. Berdintasunaren aldeko netiketa

Berdintasunaren aldeko netiketa

“Berdintasunaren aldeko netiketak” portaera digital positiboak sustatzen ditu, indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko eta online espazioetan berdintasuna sustatzeko.

Informazio gehiago
Marrazkian bi adingabe mugikorrekin eta horiek batzen dituen kate bat agertzen da, gailu elektronikoen bidezko genero-indarkeriaren irudikapena.

10 genero-indarkeria mota

Genero-arloko ziberindarkeriaren barruan sartzen dira sareetako kontrola, mugikorra espiatzea eta argazki intimoak eskatzea. Ekintza horiek eragina dute pribatutasunean eta ongizate emozionalean. Identifika itzazu seinaleak eta laguntza bilatu.

Informazio gehiago