Netiketa
Jarrera errespetuzkoa eta kontzientea
Pertsona guztiok lagundu behar dugu Interneten giro segurua sortzen, eta mundu digitalak mundu errealak dituen arau etiko berak izan behar ditu beti: hau da, besteak errespetatzea, gatazkak saihestea eta jarrera iraingarriak baztertzea. Irainetan, umilazioetan eta probokazioetan erortzen bagara, bizikidetzarako atsegina ez den giro toxikoa sustatuko dugu.
Argazkiak online argitaratzerakoan, arduratsu jokatu behar dugu, bereziki beste pertsona batzuk etiketatzean. Garrantzitsua da pentsatzea: Nola nahi genuke beste batzuek gu sareetan etiketatzea? Aldez aurretik hausnartu behar genuke irudi batzuek Interneten amaitu beharko luketen, mundu osoak eskuratzeko moduan, edo hobe den leku seguruago batean gordetzea, arazoak eta gaizkiulertuak saihesteko.

Ziberbizikidetza positiboa
Cyberzaintzan, ziberbizikidetza positiboa lortzen lagundu nahi dugu, era horretan bakarrik lortuko baitugu gizarte tolerantea eta aktibo digitala. Ingurune birtualetan besteak errespetatu eta zuhur jokatu behar dugu, aurrez aurreko harremanetan garen bezala. Interneten mundu errealean dugun antzeko portaera izan behar dugu, eta hezkuntza, enpatia eta sen ona izan behar ditugu gidari. Laburbilduz, ez egin besteei zuri egitea nahi ez duzuna, ez Interneten, ez Saretik kanpo.

Cyber Erronka
Adingabeei zuzendutako kontzientziazio programa.

CiberJendea
Zibersegurtasunaren arloko gai desberdinen inguruko sei saio eskaintzen ditugu, hezitzaile eta Guraso Elkarteen zerbitzurako.