Zure pribatutasuna eta sare sozial seguruak

Sare sozialekiko mendekotasuna

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak eguneroko bizimoduan teknologia digitalek duten eragina neurtzeko egindako azterketaren arabera, Euskadiko biztanleen %83ak egunero erabiltzen du Internet eta %64ak sare sozialak erabili ohi ditu; 29 urtetik beherakoen artean, berriz, zenbateko hori %95ekoa da.

Gainera, Euskadiko Gazteak eta Humanismo Digitala inkesta burutu da 18 eta 30 urte arteko euskal herritarren artean, eta honako ondorio kezkagarri hauek eman dizkigu:

Iragan digitala irudikatzen duen karpeta baten ikonoa.

Iragan digitala

%69ak bere iragan digital osoa ezabatu nahiko luke.

5G mugikor baten ikonoa, deskonexioaren izua adierazten duena.

Deskonexioarekiko beldurra

%85ak ezingo luke bere mugikorra hegazkin moduan jarri denbora luzez.

Bihotz bikoitzaren ikonoa, antsietatea bizitza digitalarekin irudikatzen duena.

Antsietatea bizitza digitalarekin

%60ak adierazten du bere bizitza digitalarekin loturiko neke mentala/fisikoa edo antsietatea sentitzen duela egunero.

Gailu digitalekin galdutako bizi-denbora adierazten duen diamante baten ikonoa, lerroz inguratua.

Galdutako denbora

%54ak uste du gailu digitaletan igarotako denbora bere bizitza errealari lapurtutako denbora dela.

Zirkulu baten ikonoa, geziz inguratua, bakardadearen beldurra irudikatzen duena.

Bakardadeari beldurra

%60ak uste du ezingo lukeela jende berria ezagutu edo hain intimoak ez diren erlazioekiko harremana galduko lukeela sare sozialetatik irtenez gero.

Antifaz bat duen gizon baten ikonoa, lineako arriskuak adierazten dituena.

Arriskugarritasuna

Mundu digitalean mundu fisikoan baino aukera gehiago ikusten dituzte norberaren nortasuna ordezkatzeko, iraintzeko eta lapurtzeko.

Sare sozialak eta zibersegurtasuna

Datu kezkagarri horien aurrean, sare sozialekin dugun harremana birplanteatu behar dugu, horietan argitaratzen dugun informazioa kontrolatzearekin batera. Hori dela-eta, bost aholku prestatu ditugu sare sozialen erabilera seguruagoa eta zentzuzkoagoa egiteko:

Sare sozialetarako zibersegurtasun gomendioak dituen inforgrafia.
Bannerra. Hainbat neraberen ikasgelan, ordenagailuen aurrean eserita.

Teknologia menderatzeak duen garrantzia

Cyberzaintzan, herritarrak gazte-gaztetatik sentsibilizatzen eta ziberbizikidetza positiboa eta berdintasun handiagoko gizartea eta gizarte toleranteagoa lortzen lagundu nahi dugu. Teknologia tresna handia da, baina menderatzen ikasi behar dugu, berak gu menderatu gabe, batez ere gazteenak eta mendekotasuna dutenak.

Cyber erronkaren bannerra. Nerabe bat agertzen da, aurrez aurre, skate batekin.

Cyber Erronka

Adingabeei zuzendutako kontzientziazio programa.

Informazio gehiago
Neskato bat ordenagailu batekin, erpurua altxatzen, Cyberjendea zibersegurtasuneko kontzientziazio-jardunaldien programaren edukia aztertu ondoren.

CiberJendea

Zibersegurtasunaren arloko gai desberdinen inguruko sei saio eskaintzen ditugu, hezitzaile eta Guraso Elkarteen zerbitzurako.

Jardunaldiak ikusi