Ziberbizikidetza
Ziberbizikidetza positiboa
Interneten bizikidetza bultzatzeko, saretik kanpo bizitzan dugun errespetu bera izan behar dugu sare sozialetan. Gatazkak, jarrera iraingarriak eta errespetu-faltak saihestu behar dira, beti besteekiko enpatia izanez eta guri tratatzea gustatzen zaigun moduan tratatuz. Jazarpena eta umiliazioak debekatuta daude, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresek zein ikastetxeek ez baitituzte inola ere onartzen.

Errespetua eta enpatia interakzio digitalean
Besteak arretaz tratatzea, hizkuntza iraingarria, ziberjazarpena eta besteak emozionalki kalte ditzakeen edozein portaera saihestuta.

Erantzukizuna teknologien erabileran
Gure ekintzen inpaktuaz jabetzea, gure eta gainerakoen pribatutasuna babestea eta plataforma digitalak etikoki eta modu eraikitzailean erabiltzea.

Lankidetza eta elkarrekiko babesa
Harreman positiboak sustatzea, eduki baliagarriak partekatuz, besteak babestuz eta guztiok seguru eta baloratuta sentitzeko moduko ingurune inklusiboa sortuz.
Ziberbizikidetza positiborako aholkuak
Cyberzaintzan ziberbizikidetza positiboa lortzen laguntzen dugu, era horretan bakarrik lortuko baitugu gizarte tolerantea eta aktibo digitala. Besteak errespetatu eta haiekin zuhur jokatu behar dugu, eta ez egin besteei zuri egitea nahi ez duzuna, ez Interneten, ez errealitatean.

Stop ziberbullyinga! Euskadin, praktika hori urtero egiten diren delitu informatikoen %20ra iritsi da jada
Bullyinga praktika beldurgarria da, eta are kalte handiagoa egin dezake Internetekin eta sare sozialekin konbinatzen bada. Ikasgelan txantxa soil batekin hasten denak gure kontroletik ihes egiten du berehala, eta milaka pertsonaren gailuetara irits daiteke; ondorioz, eragindako trauma konponezina da. Hori jasaten dutenek pairatzen duten erruak ez du oztopo izan behar salatzeko; izan ere, hori geldiarazteko eta biktimek gainditu ahal izateko modu bakarra da.

Cyber Erronka
Adingabeei zuzendutako kontzientziazio programa.

CiberJendea
Zibersegurtasunaren arloko gai desberdinen inguruko sei saio eskaintzen ditugu, hezitzaile eta Guraso Elkarteen zerbitzurako.