Zoritxarretarrak, Interneten iruzurra prebenitzeko

Errealitate birtualeko betaurrekoak dituen nerabe bat sofa batean eserita, Cyberzaintzaren Zoritxarretarrak minisailaren irudia, Interneteko iruzurrari aurrea hartzeko helburua duena.

Black Friday garaian eta Gabonetako denboraldian herritarrak ahulagoak dira online iruzurrarekin lotutako delituak gehitzen direlako. Arazoari aurre egiteko modurik onena prebentzioa eta ager daitezkeen modu ezberdinen aurrean adi egotea dira. Hori dela-eta, Cyberzaintzan “Zoritxarretarrak” atera dugu, telebista-estiloko “miniseriea”, online iruzurrean ohikoak diren egoerak aurkezten dituena. Era guztietako ezbeharrak gertatzen zaizkion familia bat da bertako protagonista.

Erosketa segurua bakarrik ez

Ekimena ez da erosketa seguruan soilik oinarritzen, nahiz eta hori izan hasiera emango diona. Adin guztientzat Interneten erabilera segurua azpimarratu nahi da. Horrela, iruzurraren biktima izatea zoriaren edo zorte txarraren kontua izatearen ustea desmitifikatu nahi da. “Ez da zorte txarra, tranpan erortzea baizik. “Seguru nabiga ezazu eta saihestu atsekabeak”, dio kanpainaren ikurrak. Era horretan, nork bere burua babestea pertsona guztien eskura dago.

Lau istorio, ikasketa bat

Kanpaina lau istorio desberdinen inguruan eratu da; hau da, edozein familiatan gertatzen diren benetako eta eguneroko egoerak irudikatzen ditu. Kanpaina honetarako honako kapitulu hauek aurreikusi dira:

Harria

Denbora mugatua duten eskaintza mamitsuegiez ohartarazten du, ez baitugu irakurtzen “erosi” edo “eman” sakatzen badugu.

Emakume batek kartoizko kutxa bati eusten dio, denbora mugatuko eskaintzei buruz erne dagoen bitartean, engainagarriak izan baitaitezke.

"Neguko morenotxoa"

Arreta berezia eskaintzen die online hedabideak eskaintzen dizkigun bermeei, oporretarako erreserba bat egitean; era berean, erreserba hori segurtasunez egiteko zein alderdi kontuan hartu behar diren erakusten du.

Gizon heldu bat, buruan artilezko kapela duela, opor erreserbak segurtasunez nola egin aztertzen.

"Txein""

Phishing ohiko kasu bat da, sari baten ondorioz, esteka bat sakatzean gertatzen dena, kredentzialak sartzen baititugu orrialde faltsu batean, informazio sentikorra emanez.

Neska gazte betaurrekodun bat norbaitekin hitz egiten phishing "txein" kasuei buruz, sari baten ondorioz esteka batean klik egin eta orri faltsu batean kredentzialak sartzen diren kasuei buruz.

“Skin” delakoaren iruzurra

Online jokoen bitartez adingabeek zer arrisku izan ditzaketen azaltzen du. Gainera, familiaren barruan komunikazioak duen garrantzia agerian uzten du.

Kaskoak dituen nerabe batek harrituta begiratzen du online bideojokoetan gerta daitekeen "skin" iruzurraren aurrean.
Banner honetan, nerabe baten burua agertzen da, kaskoak jantzita, errealitate birtualeko betaurrekoak kentzen.

Konekta zaitez Cyberzaintzarekin sare sozialetan!

Jarraitu gure sare sozialak “gure familia” bideoak ikusteko, erne egon eta online iruzurraren ohiko arazoei aurre egiten ikas dezazun.

Partekatu zure sareetan izandako esperientziak #Zoritxarretarrak traola erabiliz.

Cyber erronkaren bannerra. Nerabe bat agertzen da, aurrez aurre, skate batekin.

Cyber Erronka

Adingabeei zuzendutako kontzientziazio programa.

Informazio gehiago
Ordenagailu baten pantailaren aurrean dagoen nerabe baten marrazkia banner batean. Bertatik, ikono batzuk dituen komiki-bunbuilo bat ateratzen da. Irudiak Cyberzaintzaren zibersegurolak kanpaina irudikatzen du.

Zibersegurolak

Inklusioa eta aniztasuna sustatzeko
kanpaina.

Ikus kanpaina