Jendea metroko bagoian

Cyberzaintza zurekin doa

Pentsatu. Babestu. Errespetatu

Gure egunerokoan teknologia erabiltzean ohitura txiki batzuk hartuz hasten da zibersegurtasuna. Ustekabean jaso duzun mezu horri erantzun baino lehen, pentsatu. Zure seme-alaben argazki hori sare sozialetan argitaratu baino lehen, babestu. Bideo hori zure ikaskideekin partekatu baino lehen, errespetatu. Zibersegurtasuna prebentzioa delako, Cyberzaintza zurekin doa.

Stop! Cyberzaintzak, atari honetan, hori lortzeko jarraibideak ematen dizkizu, eta lagundu egiten dizu, zure errutina digitalak ezkutu ikusezin baten modura funtziona dezan. Gure edukia arakatzera gonbidatzen zaitugu, mundu digitalean segurtasunez ibil zaitezen.

Ikusi bideo honetan Cyberzaintza nola doan zurekin!

Zibersegurtasuna ez da etorkizuneko kontu bat, zure egunerokotasunean dagoen zerbait baizik. «Cyberzaintza zurekin doa» kanpainaren bideo berrian, modu ulerterraz eta praktikoan erakusten dizugu nola babestu zaitezkeen mundu digitalean. Izan ere, zauden lekuan zaudela, online segurtasuna zurekin doa. Sakatu play eta egin bat Cyberzaintza mugimenduarekin.

Zer egiten du Cyberzaintzak zure alde?

Gizarte digital eta konektatu batean bizi gara. Teknologia gure eguneroko bizitzaren parte da, baina mundu digital horretan badira arriskuak ere.

Cyberzaintza segurtasunez nabigatzen erakutsi eta lagundu nahi dizun ekimen publiko bat da. Zibersegurtasuna jarduteko, aurrea hartzeko eta autobabesteko modu bat delako. Elkarbizitzarako arau multzo bat ere bada. Ikasi egiten da.

Material didaktiko praktiko eta irisgarriak topatuko dituzu gure webgunean. Hezkuntzaren bidez, gure kanpainekin kolektiborik ahulenei laguntzen diegu. Zure babesa da gure lehentasuna.

Stop! Klik egin baino lehen, pentsatu
Jaso teknizismorik gabeko informazio ulerterraza, zure zibersegurtasuna sendotuta beldurrik gabe nabigatu ahal izan dezazun.
 Emakumea adineko pertsonari metroan laguntzen
Stop! Argitaratu baino lehen, babestu
Ikusi gure bideo, gidaliburu eta infografiak ingurune digitalean jardunbide egokiak sustatzeko eta etxe zibersegurua izateko.
 Emakumeak metroan selfie bat egiten
Stop! Partekatu baino lehen, errespetatu
Batzuetan zibersegurtasuna ez delako hain «agerikoa», egizu bat erronkarekin eta gorde segurtasun digitaleko aholku hauek.
 Hiru gazte barrez metroan
Stop! Ordaindu baino lehen, berrikusi
Ikasi erosketa seguruaren seinaleak identifikatzen eta urrats bakoitzean zure datuak babesten, iruzur eta engainuak saihesteko.
 Emakumea kreditu-txartel bati begira metroan
 Pertsona bat mugikor bati begira

Sare sozialetan, egunean beti!

Jarraitu gure sare sozialei, zure egunerokorako azken alerten eta aholku praktikoen berri izateko.

Altavoz Iruzur-alertak, eguneroko aholkuak, berritasunak eta gehiago.

Comentario Partekatu familiarekin eta lagunekin.

link Zuregatik, sarea egiten dugu.

 Bi pertsonaren infografia hizketan

Gehiago jakin nahi duzu Cyberzaintzari buruz?

Ba al zenekien Euskadin agentzia bat dagoela mundu digitalean seguruago ibil gaitezen? Cyberzaintza da hori, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia. Bere eginkizuna argia da: erakunde publikoak babestea, enpresei laguntzea eta herritarrei erakustea, Interneten nabigatzea beti seguruagoa izan dadin. Labur esanda, Cyberzaintza zurekin doa, zu mundu digitalaz gozatzeaz besterik arduratu ez zaitezen.

Ezagutu Cyberzaintza