Horrela gogoratzen zituen 'Ziberrean, zibersegurola' kanpainaren zenbait gako gure zuzendari Francisco Javier Diéguez Barriocanalek Tele 7ko Agur Fakes saioko elkarrizketa honetan.
Cyberzaintza – Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzenbide pribatuko ente publikoa da; nortasun juridiko propioa du, eta Segurtasun Sailari atxikita dago.
Cyberzaintzaren xedea zibersegurtasuna sustatzea eta koordinatzea da euskal sektore publikoan, sektore horren eskumeneko informazio-sistemen segurtasunaren eta sare elektronikoen segurtasunaren esparruan; baita zibersegurtasuneko gaikuntzaren eta garapen digital seguruaren alde egitea eta horiek bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, bertako administrazio publikoan, bertako enpresa-sarean eta biztanleriaren artean.

Eusko Legebiltzarrak onartutako ekainaren 29ko 7/2023 Legeak Cyberzaintzaren sorrera jasotzen du, euskal sektore publikoan zibersegurtasuna sustatzeko eta koordinatzeko.

2024-2029 aldirako diseinatutako estrategiaren helburua da Euskadi herrialde ciber-erresiliente bihurtzea, bere Administrazio Publikoa eta enpresa-sarea babesteko gaitasunekin, gizartean eraldaketa digitala sustatuz.
Cyberzaintzak bere balio-proposamena aurkezten du, bere egitekoa bete eta Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiarekin bat etortzeko. Euskadin zibersegurtasuna indartzeko neurriak eta ekintzak sustatzea da proposamenaren helburua, eta, horri begira, lankidetza, kontzientziazioa eta informatika-sistemen eta datu sentikorren babesa bultzatzen ditu.
Euskadin zibersegurtasuna sustatzen dugu.
Beste batzuekin koordinatzen dugu zibersegurtasuna, Euskadin bertan eta kanpoan.
Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiarekin eta aplikatzekoa den lege-esparruarekin bat gatoz.
Estandarrak eta jarraibideak ematen ditugu.
Gobernantza, prebentzio, detekzio eta erantzun zerbitzuak ematen ditugu.
Euskal sektore publikoa, enpresa-sarea eta herritarrak ditugu xede.
Jarduketa-eremuari dagokionez, Cyberzaintzako zerbitzuak kategoria hauen arabera sailkatzen dira:
Prebentzioa Segurtasun-gertakari posibleak gertatu aurretik saihestera bideratutako zerbitzu guztiak sartzen dira hemen. 
Antzematea Segurtasun-gertakariak goiz identifikatzea, sistemak eta erremintak erabilita. 
Erantzuna Segurtasun-gertakaria detektatu ondoren behar diren zerbitzuak biltzen ditu. 
Gobernantza Zibersegurtasuna modu integralean kudeatzeko behar diren jarraibideak eta egiturak ezartzen ditu. 
Jarduketa-eremuok, esku hartzeko eremuak zehazteaz gain, zibersegurtasunaren askotariko alderdiak modu integralean jorratzeko esparru egituratu bat ezartzen dute, bat etorrita nazioartean aintzatetsitako jardunbide egokien estandarrekin.
Cyberzaintzak askotariko publiko objektiboa du xede, besteak beste euskal sektore publikoa, enpresa-sarea eta herritarrak. Ingurune bakoitzeko zibersegurtasun-premiak berariaz jorratzea eta zerbitzuak premia partikular horietara egokitzea da segmentazio horren funtsezko helburua.

Administrazioa
Segurtasuna
Osasuna
Hezkuntza

Enpresa estrategikoak
Autobabes-arloan betebeharrak dauzkaten enpresak
Beste enpresa batzuk

Adingabeak
Helduak

Agentziak Administrazio Kontseilu bat du, 16 pertsonaz osatua eta Segurtasun Saileko arduraduna buru duena. Presidenteordetza Ekonomiaren Garapen Saileko arduradunari dagokio, eta, besteak beste, foru aldundietako, hiru hiriburuetako udaletako eta EUDELeko 14 kide ditu.

Halaber, hainbat diziplinatan adituak diren hamaika pertsonak osatutako Kontsultarako Kontseilu baten laguntza du. Hauek arlo publikokoak zein pribatukoak dira, eta Cyberzaintzako zuzendari nagusia dute buru.